BUELTATU

ALBISTEAK

Teknikerrek marka berria aurkeztu du

Garai berriak datoz: logo berria, lankidetza berriak, erronka berriak

Zentro teknologikoa irudi berriarekin berritu eta indartu da, bere esentziari eustearekin batera.

Tekniker zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, irudi berriarekin berritu eta indartu da, bere esentziari eustearekin batera, teknologiarekiko irrika, hurbiltasuna, inplikazioa, soluzio sortzaile, ezberdin eta disruptiboak eta, jakina, hori guzti hori posible egiten duen giza talde ikaragarria mantenduko baititu.

Garai berriak datoz (logo berria, lankidetza berriak, erronka berriak), baina Teknikerrek betiko xedearekin jorratuko ditu: gizarteari, herriari eta enpresa-ehundurari ekarpenak egiten eta garrantzitsua den hori haz dadin laguntzen jarraituko du, modu jasangarrian, soseguz eta zehaztasunez. Gaur, baina etorkizuna bistatik galdu gabe.

Etor zaitez gurekin!