BUELTATU

ALBISTEAK

Errekak eta Teknikerrek aliantza estrategikoa sortu dute, bien gaitasunak bateratu eta I+G+B sustatzeko

Luzerako akordioen alde, industriari eta merkatuari balio handia emateko

Azken urteotan, I+G+B-ri lotuta, harreman estua izan dute bi enpresek, beraz, orain hitzarmena sinatu dute beren ezagutzetan sakontzeko eta epe luzerako elkarlanari ekiteko.

Ekonomia lehiakorraren motor nagusietako bat da I+G+B-n inbertitzea; gainera, ezinbestekoa da herrialdean ezagutza sortzeko eta berrikuntza sustatzeko, eta, horrenbestez, gizarte-oparotasuna erdiesteko.

Tekniker, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, bezalako zentro teknologikoek industriari laguntzen diote berrikuntzaren bidetik joaten eta lehiakortasuna hobetzen; horrek benetako onurak sortzen ditu enpresen ehunduran eta, azken finean, herrialdearen hazkundean.

Tekniker urteak daramatza formulen bila enpresekin epe luzera estrategikoki elkarlanean aritzeko, haiekin batera balio handiagoko produktu eta zerbitzuak garatzeko; horrekin industria eta merkatu lehiakorragoak lortu nahi ditu, irabaziak sortu eta herrialdearen motor izan daitezen.

Testuinguru horretan kokatzen da zentro teknologikoak Erreka kooperatibarekin sinatu duen hitzarmena. Gipuzkoako enpresa Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoen alorretan espezializatuta dago, eta orain elkarlan teknologikorako hitzarmena sinatu du Teknikerrekin. Horren bitartez, Teknikerrek konpromisoa hartu du enpresa horri bere I+G+B-ko plan estrategikoa garatzen laguntzeko.

Hitzarmena duela gutxi sinatu zuten, Eibarren, zentro teknologikoaren egoitzan. Ekitaldian izan ziren Teknikerreko zuzendari nagusi Alejandro Bengoa eta Erreka taldeko zuzendari nagusi Antton Tomasena.

Elkarlan hitzarmenaren arabera, Teknikerrek prozesuen automatizazioko, kalitatea kontrolatzeko ikuskatze-sistemetako, elektronika txertatuko eta makinek zein osagaiek beren bizi-ziklo osoan (diseinua, fabrikazioa, balidazioa, jarduketa eta mantentzea) duten portaerakoezagutzak partekatuko ditu enpresarekin.

Errekak enpresa ibilbide luzea egin du, eta berrikuntzaren eta garapenaren alde egin du beti. Horri esker, negozio-unitateak sortu ahal izan ditu autonomia eta gaitasun nahikoarekin, nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izateko. Kooperatibak 400 langile inguru ditu, eta oraindik hedatzen ari da, duela gutxi lantegi berria ireki baitu Txinan.

Errekak bat egin ondoren, Teknikerren erakunde laguntzaileak hogei baino gehiago dira.

Teknikerren Erakunde Laguntzaileak