BUELTATU

AGENDA | 2020.12.01 – 12.02

Tekniker antolatzaile:

LUBMAT 2020 batzarra

2020ko abenduaren 1etik 2ra
Bilboko Euskalduna Jauregia

LUBMAT 2020 batzarra

Lubrifikazioa funtsezkoa da makinen funtzionamendua eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Horregatik, lubrifikazio industrialari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko seigarren LUBMAT batzarra egingo da 2020ko abenduaren 1etik 2ra Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jost Institute for Tribotechnology (Erresuma Batua) eta Teknikerren arteko elkarlan-hitzarmen baten ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, sektoreko industriak produktu eta zerbitzuetan lortutako azken aurrerapenak partekatzeko ekitaldi gako bihurtu da Europan. Urte honetan eta nobedade bezala Bureau Veritas enpresak kongresuaren antolaketan elkartu da.

Orain prestatzen ari den edizioan, askotariko gaiak landuko dira: lubrifikazio industrialaren kudeaketa, tribología eta mantentze-lan prediktiboa (condition monitoring).

Erakusketa-gune bat ere izango da batzarrean, interesa duten enpresek standak jar ditzaten.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez LUBMAT 2020 batzarraren webgunean.