BUELTATU

ALBISTEAK

Clickindustrial ‘Digitalks Euskadi’-ren lehen edizioan parte hartu du

B2B negozioak negozio digital bihurtzearen erronka

Itziar Cenoz, Tekniker-eko Marketing & Digital Business zuzendaria, Digitalks Euskadi topaketaren lehen edizioan Clickindustrial-ren arrakastari buruz hitz egin zuen, zentro teknologikoak martxan jarritako zerbitzu industrialei zuzendutako B2B merkataritza elektroniko portal berritzaileari buruz. Topaketa Gasteizen ospatu zen, otsailaren 27an.

Bere e-commerce plataformari esker, Tekniker, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) elkartearen kide bezala, otsailaren 27an ‘Digitalks’ jardunaldien lehen edizioan parte hartu zuen, Euskadiko merkatariza elektronikoaren inguruko lehenengo komunitate digitala, Ecommerce News eta On4u agentziak antolatu zutena. Lehen topaketa honen gai nagusia "B2B negozioak negozio digital bihurtzearen erronka" izan zen eta enpresa euskaldunen transformazio digitalaren inguruko bi arrakasta-kasu aztertu ziren, besteak beste, Clickindustrial.es. Tekniker-eko Marketing & Digital Business zuzendariak, Itziar Cenoz, proiektua azaltzeaz arduratu zen.  

Clickindustrial, zehazki, produktu eta zerbitzu industrial propioak saltzen dituen marketplace-a da, eta, aldi berean, hirugarrenen eskaintza industrialari zabaltzen dio atea, datuen trafiko, errekurrentzia eta sinergia handiagoa izan daitezen.

Zentzu horretan, zentro teknologiko batean merkataritza elektronikoko atari bat sortzea zer-nolako erronka izan den azaldu zuen Cenozek. Era berean, mahai gainean jarri zituen zentroak horrelako proiektu bat abiarazteko zituen benetako arrazoiak, eta, ondoren, ekimenak izan dituen garapena eta faseak azaldu zituen.

Bestetik, kontsumitzaile guztiak gero eta digitalagoak direla azpimarratu zuen, eta Europan ere B2B erosketetan e-commerce-a ohikotasunez erabiliko dela laster.

Tekniker-en marketplace-a eraskusteaz gain, jardunaldi honen lehen edizioan beste enpresa euskaldunek transformazio digitalaren inguruan martxan jarri dituzten hainbat ekimen ere aurkeztu ziren. Zehazki, Grupo Ternua eta Clickindustrial bezalako enpresen hitzaldiak izan ziren 'Digitalks Euskadi' topaketan. Gainera, Mercedes-Benz, Goizper, Orbea, Correos Express eta fitnessdigital taldeek ere parte hartu zuten, besteak beste.

Topaketa On4U agentziaren bulegoan ospatu zen, Gasteizen. Itziar Cenoz-en hitzaldiaz gain, Iñaki Mendarozketa, Ternua Group-en e-commerce zuzendaria, bere marken salmenta eta banaketa kanal ezberdinen digitalizazioaz hitz egin zuen.

Transformazio digitalaren arloko bi arrakasta-kasu hauen azalpenaren ostean, mahai-inguru bat ospatu zen non, besteak beste, gai hauek aztertu ziren: Euskadiko enpresen arteko negozioen heldutasun-digitala, nola baliatu gaurko teknologiaz marketing digitala garatzeko eta, azkenik, B2B enpresen erronkak e-commerce proiektuak martxan jartzeko eta "jauzi teknologikoa" egiteko.

Joan hona: Clickindustrial