BUELTATU

AGENDA | 2014.09.24 – 09.26

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek ISEC 2014 kongresuan parte hartzen du

2014ko irailaren 24tik 26ra
Bilboko Euskalduna Jauregia

IK4-TEKNIKERek ISEC 2014 kongresuan parte hartzen du

Stirling teknologiari buruzko Nazioarteko 16. Kongresua egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Stirling Zentroa, etxean energia modu eraginkorrean erabiltzera eta sortzera bideratutako produktuak ikertzeko eta garatzeko bikaintasuneko euskal zentroa, eta Mondragón Componentes dira antolatzaileak, MONDRAGON Korporazioko erakundeak biak.

Ekitaldia irailaren 24an, 25ean eta 26an izan zen, eta Stirling teknologia energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan aplikatzen aditu diren zenbait pertsona elkartu zituen, energia-eraginkortasunari eta teknologia “berdeei” buruzko ezagutza eta aplikazioak partekatzeko.

Kongresuaren gaia

Kongresuan, Stirling makinaren aplikazioei lotutako gaiak landu ziren, hala nola energia berriztagarriak (biomasa, biogasa, geotermia, eguzki-energia), kogenerazioa, hozte-sistemak eta bero-ponpak. Halaber, makina horien osagaiei eta kontzeptu berriei buruzko gaiak landu ziren, bai eta Stirling zikloaren simulazio termodinamikoari eta modelizazioari buruzko alderdiak ere.

IK4-TEKNIKERek bi hitzaldi eman zituen. Lehenengoa “Characterisation and simulation of a restored V160 Stirling engine” izan zen. Hartan, batetik, IK4-TEKNIKERen Stirling BEMS motorren saiakuntza-bankuan Stirling V160 motor baten karakterizazioan lortu diren azken emaitza esperimentalak aurkeztu ziren. Bestetik, konparazio bat aurkeztu zen, neurtu den potentzia adieraziaren balio esperimentalak eta Oviedoko Unibertsitateak garatutako zenbakizko metodologia baten bidez eta Stirling motorrak simulatzeko GGSISM® softwarearen bidez zenbatetsitako balioak erkatzen dituena.

Bigarren hitzaldia “Tribological study of different sealing solutions for a Stirling engine” izan zen, eta IK4-TEKNIKERen zigilatze-saiakuntzen TESSA bankuan hiru zigilu komertzialentzat egindako azterketa tribologiko baten emaitzen berri eman zuen. Azterketa PTFE matrizeko hiru material desberdinekin egin da, Stirling motor batean gertatzen diren lan-kondizioetan jarrita. Azterketaren helburua da normalean erabiltzen diren Leningrader motako zigiluen ordezko aukera komertzial bat, eta merkeagoa, aurkitzea.

Parte-hartzaileak

Kongresuan, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariez gain, Paul Verhoef Energia berriztagarrien Europako komisarioa eta Carlo M. Bartollini Stirling Internationaleko lehendakaria izan ziren, baita 30 herrialdetako hezkuntza, zientzia eta industriaren munduko 60 bat hizlari ere.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsultatu dezakezu ISEC 2014 kongresuaren webgune ofiziala.