BUELTATU

AGENDA | 2014.11.25 - 11.27

Lubrication Management antolatzaile:

Makinen lubrifikazioari buruzko ikastaroa

Azaroaren 25, 26 eta 27an
IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

Lubrication Managementek makinen lubrifikazioari buruzko ikastaro bat antolatu du

Lubrication Management – IK4-TEKNIKERek, Noria Co.ren kolaboratzaileak, ikastaro bat emango du azaroaren 18, 19 eta 20an. Ikastaroaren xedea da mantentze-lanen helburuak betetzeko eta, bereziki, aktiboen errentagarritasuna bikaintasunaren bidez eta lubrifikazioko jardunbide egokien bidez maximizatzeko plan estrategiko bat egitea.

Ikastaroko gaiak izango dira, esaterako, koipeak eta olioak aplikatzeko metodoak, korrosioaren kontrola eta olio erabiliaren analisi-oinarriak.

Trebakuntza hau instalazio industrialetako mantentze- eta lubrifikazio-lanen kudeaketaz arduratzen diren pertsonei zuzendua dago, baita lubrifikazio-lanak egiten dituzten langile eta teknikariei ere, esaterako, mantentze-lanetako buruak, instalazio industrialetako arduradunak, laborategiko analistak eta mantentze-lanetako teknikariak.

IK4-TEKNIKERen instalazioetan emango da ikastaroa, eta olio lubrifikatzaileen analisi-laborategietara eta tribologia-laborategira bisitak egingo dira.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen, Lubrication Managementeko webgunea, edo sartu Makinen lubrifikazioaren oinarriei buruzko ikastaroan.