BUELTATU

AGENDA | 2014.10.16 - 10.17

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek VISIO Konferentzian parte hartuko du

2014ko urriaren 16tik 17ra
Basque Culinary Center (Donostia)

IK4-TEKNIKERek VISIO Konferentzian parte hartuko du

IK4-TEKNIKERek VISIO Konferentziaren bosgarren edizioan parte hartuko du. Erakundeen berrikuntzarako zaintza eta adimen sistematikoari buruzko konferentzia da, eta 2014ko urriaren 16tik 17ra izango da Basque Culinary Centerren, Donostian.

VISIO 2014 nazioarteko topaleku bat da, eta sektoreko profesionalen artean komunikazioa eta esperientzia-trukea bultzatzeko eta erakundeetan zaintza eta adimenaren erabilera berrikuntza-faktore gisa sustatzea du helburu.

Edizio honetako gai nagusiak izango dira, besteak beste, zaintzaren zeregina krisi- eta ezegonkortasun-garaietan, diziplinaren itzulkin ekonomikoa, eta adimena versus segurtasuna. IK4-TEKNIKEReko Kudeaketa Industrialaren eta Berrikuntzaren Unitateak Rolak zaintza banatuko eta lankidetzako eredu batean hitzaldia aurkeztuko du, IK4-TEKNIKERen ezarritako zaintza-sistemaren kasu praktikoan eta haren bilakaeran oinarrituta —gaur egun, 80 analista baino gehiago ditu, zentro teknologikoan lan egiten duten profesionalak, eta 1.400 iturri aktibo baino gehiago—.

Zifra horietara iristeko, zaintza banatuko eta lankidetzako sistema bat garatu da, eta han rol desberdinak zehaztu dira; guztiak, gaur egun informazioaren profesional gisa ezagutzen denarekin lotuak. Hala, zaintza teknologikoaren funtzionamendu egokia ziurtatzen da.

Horrez gain, konferentzian aukera egongo da joera berriak eta zaintza teknologikoko sistemak ezarriak dituzten enpresen kasu praktiko batzuk ezagutzeko.

Konferentzia zuzendua dago, batetik, diziplinako profesionalei eta, bestetik, zaintza, adimena, berrikuntza eta erabaki estrategikoak hartzearekin erlazionatutako ezagutza eta esperientziak ikasteko eta partekatzeko interesa duten erakundeei.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hau, VISIO konferentziaren webgune ofiziala.