BUELTATU

AGENDA | 2015.07.27 - 07.31

IK4-TEKNIKER partaide:

“Nanoscience meets Metrology” tailerra

2015eko uztailaren 27tik 31ra bitartean
Erice (Italia)

IK4-TEKNIKERek “Nanoscience meets Metrology” tailerrean parte hartuko du. SETNanoMetro proiektuaren esparruan antolatutako tailerra da

SETNanoMetro proiektu europarrak nanozientziari eta metrologiari buruzko “Nanoscience meets Metrology” tailerra egingo du Siziliako Erice hirian, Italian, 2015eko uztailaren 27tik 31ra.

Ekitaldi horretan, propietate kontrolatuak dituzten TiO2-nanopartikulen sintesian eta estaldura fotokatalitikoen lorpenean proiektu horren esparruan egindako aurrerapenak aurkeztuko ditu IK4-TEKNIKERek. Horrez gain, etorkizunean lanean jarraitzeko oinarriak ezarriko dira.

Tailer horretan, ahozko 40 erakusketa baino gehiago egingo dira, eta 6 saiotan banatuko dira, astean zehar. Energiaren, osasunaren eta ingurumenaren sektoreetan aplikatutako nanoteknologiak izango da gai nagusia.

SETNanoMetrori buruz

SETNanoMetro proiektu europarraren helburua da nanopartikulen ekoizpenean "proba eta errorea" delakotik ondo zehaztutako eta kontrolatutako protokoloak garatzera pasatzea, eta, gero, nanopartikulak detektatzeko, karakterizatzeko eta analizatzeko metodoak eta tresneria ezartzea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen dago tailerraren webgune ofiziala.

This project has received funding from the European Community's Seventh Framework Programme (FP7-NMP-2013_LARGE-7) under grant agreement n° 604577.