BUELTATU

AGENDA | 2016.06.07 - 06.08

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

LUBMAT 2016 batzarra

2016ko ekainaren 7tik 8ra
Bilboko Euskalduna Jauregia
(Espainia)

LUBMAT batzarra, lubrifikazio industrialari buruzkoa, antolatuko du IK4-TEKNIKERek

Lubrifikazioa funtsezkoa da makinen funtzionamendua eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Horregatik, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko bosgarren LUBMAT batzarra egingo da 2016ko ekainaren 7tik 8ra Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jost Institute for Tribotechnology (Erresuma Batua) eta IK4-TEKNIKERen arteko elkarlan-hitzarmen baten ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, sektoreko industriak produktu eta zerbitzuetan lortutako azken aurrerapenak partekatzeko ekitaldi gako bihurtu da Europan.

Orain prestatzen ari garen edizioan, askotariko gaiak landuko dira: lubrifikazioaren kudeaketa, lubrifikatzaileak eta fluido bereziak, fidagarritasuna eta aktiboen kudeaketa, olioaren egoeraren monitorizazioa eta tribologia.

Ikuspegi praktikoa osatzeko, batzarraren bezperan (ekainaren 6an) ikastaro batzuk emango dituzte batzarreko itzal handiko zenbait kolaboratzailek.

Erakusketa-gune bat ere izango da batzarrean, interesa duten enpresek standak jar ditzaten.

Informazio gehiago

Biltzarrari buruz informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.