BUELTATU

AGENDA | 2015.10.18 - 10.20

IK4-TEKNIKER partaide:

Nazioarteko XII. HSM Biltzarra

2015eko urriaren 18tik 20ra bitartean
Nanjing (Txina)

IK4-TEKNIKERek Nazioarteko XII. High Speed Machining Biltzarrean parte hartuko du

IK4-TEKNIKERek Nazioarteko High Speed Machining Biltzarraren 12. edizioan parte hartuko du. Biltzarra 2015eko urriaren 18tik 20ra bitartean egingo da Nanjingen, Txinan.

Produktibitatean eta kalitatean egindako aurrerapenak izango ditu ardatz edizio honek, eta ikertzaileek eta ingeniariek aukera izango dute Txinako eta munduko gainerako herrialdeetako fabrikazioa gertuagotik ezagutzeko.

Biltzar honen helburua da nazioarteko komunitate zientifiko eta teknologikoa komunitate industrialarekin harremanetan jartzea, garatzen ari diren teknologiak aurkezteko eta, horrez gain, ikertzaileek industriaren eskaerak zuzenean ezagutzeko.

Europatik kanpo egiten den lehen edizioa

Hamar urtez baino gehiagoz, HSM biltzarra arrakastaz egin da Europako zenbait hiritan: Donostia, Darmstadt, Metz eta Praga, adibidez.

Azken urteotan, ordea, munduko manufacturing-aren merkatu handienetako bat bihurtu da Txina, mekanizazioko teknologia aurreratua ikerketaren lerro garrantzitsuetako bat bihurtu baita. Hori dela eta, biltzar honen XII. edizio hau Nanjingen egingo da, Txinako eremu garatuenetako batean.

Informazio gehiago

Biltzarrari buruz informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.