BUELTATU

PROIEKTUAK

Elastiko sentsorizatu bat garatu da gorputzaren postura zuzentzeko

Elastikoak hamazazpi sentsore dauzka pertsonaren mugimendua hautemateko

IK4-TEKNIKERek, ADUR enpresarekin elkarlanean, gorputzaren mugimendua eta postura hautemateko gai den eta erabiltzaileari bere postura zuzendu eta mugitze-portaera eraginkor bat har dezan behar duen feedbacka eskaintzen dion elastiko sentsorizatu batean oinarritutako sistema bat garatu du.
Atal gehiago

Garatutako elastiko sentsorizatuak haririk gabeko hamazazpi sentsore ditu; sentsore horiek pertsonaren mugimenduari buruzko informazioa biltzen dute eta datuak sistema zentral batera bidaltzen dituzte.

Abatar batek berehala erreproduzitzen du mugimendua, eta adierazten du zer keinuk kentzen dioten eraginkortasuna mugitze-keinuari.

Diagnostiko-sistemak aukera ematen dio pertsonari berariazko entrenamendu baten bidez identifikatzeko zuzendu behar dituen keinuak eta mugimenduak.

Laburbilduz, hauek dira ezaugarri nagusiak: inertzia-sentsoreetan oinarrituta, mugimendua denbora errealean identifikatzea; finkatutako patroiarekiko desbideratzeak identifikatzea; eta erabiltzaileari feedbacka ematea (pantaila eta ahotsa).

Ekipamendua hau lesioak saihesteko berariazko entrenamendu bat egin behar den egoeretan, hala nola lan-esparruan edo telerrehabilitazioan erabili daiteke esate baterako.