BUELTATU

PROIEKTUAK

Zilindro-kolektore parabolikoen hodietarako estaldura eguzki-plantetan

Estaldurak 600ºC-ko tenperaturetan lan egin dezake eguzki-planta termoelektrikoetan

IK4-TEKNIKERek eguzki-planta termoelektrikoetan xurgatze-gaitasun handia eta emisibitate txikia dituen eta 600ºC-ko tenperaturetan lan egin dezakeen zilindro-kolektore parabolikoetako hodientzat estaldura garatu du.
Atal gehiago

Eguzki-planta termoelektrikoetarako zilindro-kolektore parabolikoaren teknologiak funtsezko zeregina dauka energia berriztagarrien sektorean, 1.500 MW-tik gorako gaitasun operatiboa baitauka mundu osoan.

Teknologiaren lehiakortasuna areagotzeko, planten eraginkortasuna handitu behar da. Eraginkortasun hori areagotzeak lan-tenperatura igotzea dakar, egungo 400ºC-en gainetik.

Hala ere, gaur egungo xurgagailu selektiboak 400ºC-tik gorako tenperaturetan degradatzen dira.

Arazo honi aurre egiteko, geruza anitzeko estaldura funtzional bat garatu zen 4 metroko luze zuten hodi errealetan. Estaldura hau geruza hauez osatuta dago: erradiazio infragorria islatzen duen geruza metalikoa, matrize dielektriko gainean partikula metalikoekin eratutako cermet motako erradiazio ikusgarriaren geruza xurgatzailea eta errefrakzio-indize txikiko oxidoaz eratutako isla-kontrako geruza.

Estaldurak 600ºC-ko tenperaturetan lan egin dezake, zahartze azeleratuko entseguetan degradatu gabe, xurgatze-gaitasun handia eta emisibitate txikia ditu tenperatura altuetako eguzki-planta termoelektrikoetarako.