BUELTATU

ESPEZIALISTAREN IKUSPEGIA

Gure bezeroak

Espezialistaren ikuspegia:
Luis Uriarte,
IK4-TEKNIKEReko zuzendariordea eta Merkatuko zuzendaria

Esteka

2014a izan da gure 2013-2016ko Plan Estrategikoaren bigarren aplikazio-urtea, eta 2014an hasi gara "Gure bezeroei balioa maximizatzea" erronka nagusiarekin lotutako lehen emaitzak jasotzen.

Erronka hori betetzeko eman dugun lehen urratsa izan da are hurbilagotik entzun ditugula gure inguruko enpresen beharrak, hasi mikroenpresa eta ETE-etatik eta korporazio handietara. Horretarako, ugaritu egin ditugu enpresetarako bisitak, IK4-TEKNIKERen jasotako bisitak, jardunaldiak, foroak, bestelako ekitaldiak eta abar, eta hori lagungarria izan zaigu ezagutza hori hobetzeko eta enpresek gure gaitasunak hobeto ezagutzeko, eta, ondorioz, hobeto aprobetxatzeko. Bezeroek egin nahi dizkiguten hobekuntza-proposamenak entzuteko prest jarraitzen dugu; beti dira ongi etorriak.

Erakunde barruan, gure CRMa hedatzen eta sustatzen jarraitu dugu, arreta berezia jarriz aukera-kontzeptuaren garapenean, gure bezeroen beharren segimendua egin ahal izateko eta haiei erantzun ahal izateko lehen unetik bertatik. Gure prozesu-mapa hobetuz joan gara, gure eskaintza teknologikoaren definizioari eta teknologia transferitzeko beste modu batzuen definizioari buruzko prozesuak garatuz.

Eskaintza teknologikoaren kasuan, ahalegin berezia egin dugu, gure gaitasun teknologikoak irtenbide teknologiko gisa aurkezteko, arreta berezia jarriz aplikatzen den teknologia edozein dela ere konpontzen den arazo horretan. Azterketa berean, eta Europatik iristen zaizkigun jarraibideekin eta Europako H2020 programarekin bat etorriz, gure gaitasun bakoitzaren heldutasun teknologikoaren maila zehazteko ahalegina egiten ari gara. Hori guztia gure webgunearen www.tekniker.es berrargitalpenean dago ikusgai.

Jarduera horien azken helburua da teknologia sortzeko eta transferitzeko xedea betetzea, zeina batez ere bi jarduera-multzotan egiten baitugu:

  • Enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen diegu. Gehienetan, I+G+Bko proiektuak gauzatuz edo eduki teknologiko handiko zerbitzuak eginez.

  • Teknologia transferitzeko beste modu batzuk. Hemen sartzen ditugu gure jabetza intelektualaren balorizazioa, oinarri teknologikoko enpresa berrien sorrera eta lizentzia edo antzeko formulen bidezko ustiaketa.