BUELTATU

AGENDA | 16.04-18.04.2013

IK4-TEKNIKERen parte-hartzeak:

Urteroko Reliable Plant 2013 konferentzia

Anual Reliable Plant 2013
2013ko Apirilak 16-18 | Columbus (Ohio, Estatu Batuak)

IK4-TEKNIKER, urteroko Reliable Plant 2013 konferentzian

IK4-TEKNIKER —Noria Corporation-en bazkide kolaboratzailea Espainia eta Portugalerako— Reliable Plant 2013 konferentzian izango da. Reliable korporazioak (AEB) antolatuko du konferentzia. Hamabost urtetik gora daramatza enpresa horrek lubrifikazio-jardunbide hobeen eta olio-analisien bitartez industriei makinen fidagarritasuna hobetzen.

IK4-TEKNIKER zentroko Olio Analisien Unitateak "How to Identify Root Causes of Lubrication Failures" izeneko txostena aurkeztuko du konferentzian. Lubrifikazio-arazoengatik makineriaren mantentze-lanetan hutsegiteak zergatik izaten diren argitzeko eta hutsegite horien arrazoiak identifikatzeko eredu bat ezartzean datza txostenaren mamia. Hurbilketa bat baino ez da txostena, IK4-TEKNIKER zentroak bost urtez egindako azterketa baten emaitza.

Konferentzia

Iazkoa (2012) apirilean egin zen, eta lubrifikazioaren, olio-analisiaren eta fidagarritasunaren industriako 1.000 aditu eta profesional baino gehiago bildu zituen. Iazko konferentziaren arrakastaren ondoren, 2013an 14.a egingo da, makineriaren lubrifikazioaren, olio-analisiaren eta fidagarritasunaren gaineko teknologia berriei eta joerei buruzko saio eta jardunaldiekin, eta sektoreko profesionalen artean ezagutza trukatzeko aukerarekin.

Columbusen (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak) egingo da konferentzia, 2013ko apirilaren 16tik 18ra.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu webgune hauetan:

Biltzarraren webgunea: www.eiseverywhere.com

Noria Corporation-en webgune ofiziala: www.noria.com

Biltzarrerako izena emateko eta Espainian deskontuak lortzeko, erabili helbide hau: jorge.alarcon@tekniker.es