BUELTATU

AGENDA | 12.06-14.06.2013

IK4-TEKNIKERen parte-hartzeak:

Metrologiako V. Biltzar Nazionala 2013

Metrologiako V. Biltzar Nazionala 2013
2013ko ekainak 12-14 | Madril (Espainia)

IK4-TEKNIKER, Metrologiako V. Biltzar Nazionalaren (2013) babesle eta parte-hartzaile

IK4-TEKNIKER-ek 20 urtetik gora daramatza Espainiako Metrologia Zentroarekin (CEM) lankidetzan, eta "Aplicación de problemas de modelado inverso a la metrología dimensional" izeneko txostenarekin hartuko du parte Industria, Energia eta Turismo Ministerioko erakunde horrek antolatuko duen Metrologiako bosgarren Biltzar Nazionalean.

IK4-TEKNIKER-ek, bestalde, doitasun handiko egiaztapen-, neurketa- eta kalibrazio-aplikazioetarako proiektuak eta konponbideak aurkeztuko ditu 2013ko ekainean Madrilen egingo den jardunaldian.

Eibarko teknologia-zentro honek jardunaldia babestu ere egiten du, beste enpresa batzuekin batera; esaterako, Indra, Ziurtapeneko Erakunde Nazionala (ENAC), Madrilgo Laborategien Zentroa (CLM), Iberdrola eta CLH.

Biltzarra

2013ko ekainaren 12an, 13an eta 14an egingo da biltzarra, Madrilen eta, besteak beste, helburu hauek ditu: metrologiaren eta metrologiak industrian, I+G arloan eta gizartean dituen eraginen garrantzia hedatzea, metrologian eta neurketen teknologian izan diren azken aurrerapenak aurkeztea eta neurketek produktuen eta prozesuen kalitatean duten garrantzia ezagutzera ematea.

Horretarako, biltzarrean aurkezpen ugari egingo dira, metrologiako funtsezko kontuak jorratzeko, zientziaren, teknikaren eta legearen ikuspegitik. Bide-segurtasuna, energia-eraginkortasuna, ingurumena, elikadura eta osasuna izango dira txostenetan jorratuko diren gai nagusiak, metrologia zientifiko eta aplikatuan egindako azken aurrerapenak barne.

Parte-hartzaileak

Gai honetako adituak eta industriako eta ikerketako neurketa-teknologien profesionalak bilduko ditu jardunaldiak, hiru egunez, Espainiako hiriburuko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus biltzarraren webgune ofiziala: www.congresodemetrologia.es