BUELTATU

AGENDA | 13.05-16.05.2013

IK4-TEKNIKERen parte-hartzeak:

Lasers in Manufacturing (LiM) 2013

Lasers in Manufacturing (LiM) 2013
2013ko maiatzak 13-16 | Munich (Alemania)

IK4-TEKNIKER Lasers in Manufacturing (LiM) konferentzian

IK4-TEKNIKER-eko Fabrikazio Teknologia Aurreratuen Unitateak aleazio aeronautikoen laser bidezko leunketa-prozesu bati buruzko artikulu bat aurkeztuko du Lasers in Manufacturing (LiM) konferentzian —2013ko maiatzaren 13tik 16ra, Munich, (Alemania)—.

Bi urtetik behin egiten den konferentzia zientifiko honek materialen prozesamenduan laserraren aplikazioak izan dituen aurrerapenak eta azken joerak jorratzen ditu.

German Scientific Laser Society (WLT) elkarteak antolatzen du konferentzia, World of Photonics Congress-en barruan, eta bi urtetik behin industria-sektoreko ikertzaile, zientzialari eta profesionalak biltzen ditu, azken ekarpenak, aurrerapen zientifikoak eta laser teknologien alorreko gaiak aurkezteko eta elkarri azaltzeko. Aurten 100dik gora artikulu zientifiko eta industrial aurkeztuko dira.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus konferentziaren webgune ofiziala: www.wlt.de