BUELTATU

AGENDA | 2013.10.08 - 10.10

IK4-TEKNIKERek 4M elkartearen 2013eko biltzarra antolatu du

4M 2013 Conference
2013ko urriak 8 - 2013ko urriak 10 | Donostia - Eibar

2013ko urriak 8 - 2013ko urriak 10
Donostia - Eibar

IK4-TEKNIKERek 4M elkartearen 2013eko biltzarra antolatu du

IK4-TEKNIKERek, 4M elkarteko kideak, 4M elkartearen hamargarren biltzarra —4M 2013 — antolatu du, eta urriaren 8tik 10ra bitartean Donostian eta Eibarren (Gipuzkoa) egingo da.

Biltzar honen gai nagusia mikrofabrikazioa da, eta helburua da mikrofabrikazioko teknologia aurreratuen ikerketara bideratutako ikuspegi bat ematea, mikrofabrikazioa biomedikuntzan, energian eta aeronautikan, esaterako, aplikatzeko.

Helburu hori lortzeko, egitarau zabala du biltzarrak, eta bi egunetan gai hauek landuko ditu, besteak beste: makro-mikro-nano integrazioa eta hark produktuaren/prozesuaren diseinuan duen eragina. Horretarako, hainbat ikertzaile ezagunek hitzaldiak emango dituzte. Esaterako, Tohoku Unibertsitateko (Japonia) irakasleak beira metalikoen aplikazioei buruz hitz egingo du, eta Northwestern Unibertsitateko Cao irakasleak, berriz, gainazalen testurizazioari buruz.

Gainera, IK4-TEKNIKEReko Ultradoitasun Prozesuen unitateak polimeroen mikroinjekzioen alorrean egindako azken ikerketei buruzko txosten bat aurkeztuko du.

4M 2013 biltzarra da material metalikoen eta polimeroen mikrofabrikazioarekin erlazionatuta Europan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen, 2012an 120 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren Austrian, eta aurten ere, mundu osoko zientzialarien, ingeniarien eta ikertzaileen artean, antzeko parte-hartzaile kopurua izatea espero da.

4M elkartea

4M elkartea Bikaintasun Sare gisa ezarri zen Europako VI. Esparru Programaren barruan, eta aplikazio desberdinetarako hainbat materialetako mikroosagaiak eta gailuak fabrikatzeko mikroteknologietan ikertzen eta lanean diharduten enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateetako kideek osatzen dute, esaterako, hauek: KIT (G), Birminghamgo Unibertsitatea (UK), DTU (D), KUL (B), KTH (S), CEA (F), CSEM (CH) eta TNO (NL).

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus biltzarraren webgune ofiziala: www.4m-association.org/conference/2013