BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKEReko lubrifikatzaile-laborategiek webgune berria estreinatu dute

IK4-TEKNIKERek webgune bat estreinatu du lubrifikazioaren kudeaketa integralerako

IK4-TEKNIKEReko lubrifikatzaile-laborategiek www.Lubrication-Management.com jarri dute martxan; zerbitzu-irtenbiderik eta -eskaerarik onenak online eskaintzeko webgunea.

Lubrifikazioaren kudeaketa integralean hainbat hamarkadaz lanean eta ikertzen jarraitu eta gero, IK4-TEKNIKEReko lubrifikazio-laborategiak handituz joan dira lubrifikazioaren sektorean irtenbide gehiago eta hobeak eskaintzeko.

Hori horrela, eta eraikin berria estreinatu berritan, zeinak azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamendua baititu, IK4-TEKNIKERek erabat birdiseinatu du lubrifikatzaile-laborategien webgunea.

Birdiseinu horretatik jaio da www.Lubrication-Management.com: onlineko gune dinamikoagoa eta praktikoagoa, diseinuan zein nabigazioan, edukietan eta teknologian berrikuntzak eta hobekuntzak dituena; baina, batez ere, bezeroei eta erabiltzaileei zerbitzurik onena emateko baliabide egokia da.

Berrikuntza gisa, webgune berriak aukera ematen du olio lubrifikatzailen analisi-programen eta -saiakuntzen aurrekontu-eskaerak online egiteko. Prestakuntza-ikastaroetan izena online emateko aukera ere webgune berriko beste berrikuntzetako bat da.

Onlineko atari hau hilabeteetako lanaren emaitza da; bezeroen behar gero eta handiagoak ase nahi izan ditu, IK4-TEKNIKERen zerbitzu teknologiko aurreratuetan konfiantza izaten jarraitu dezaten.