BUELTATU

AGENDA | 2014.06.25 - 06.27 0

IK4-TEKNIKER antolatu du:

LUBMAT 2014 batzarra
2014ko ekainaren 25etik 27ra | Manchesterren (Erresuma Batua)

2014ko ekainaren 25etik 27ra
Manchesterren (Erresuma Batua)

Lubrifikazioa, Mantentze-lanak eta Triboteknologia

Jost Institute for Tribotechnology institutuak eta IK4-TEKNIKERek LUBMATen laugarren batzarra —LUBMAT 2014— antolatu dute elkarlanean.

LUBMATen laugarren batzarra egingo da 2014ko ekainaren 25etik 27ra bitartean, Manchesterren (Erresuma Batua).

Batzar horren helburua da lubrifikazio industrialeko teknologiekin lotutako gaiei buruzko ezagutza zabaltzea, eta, horretarako, lubrifikatzaileen fabrikazioko eta erabilerako zenbait adituk hitzaldiak emango dituzte. Batzarra Jost Institute for Tribotechnology institutuak eta IK4-TEKNIKERek antolatu dute elkarlanean, eta, 2012an, industria-sektoreko 200 zientzialari eta aditu baino gehiago bildu zituen.

Aurkezpenak eta hitzaldiak gai hauei buruzkoak izango dira:

  • Lubrifikazioaren kudeaketa
  • Tribologia
  • Lubrifikatzaileak eta gehigarriak
  • Fluido bereziak
  • Mantentze-lanak eta eragiketa efizientea
  • Fidagarritasuna eta jasangarritasuna

Halaber, LUBMAT 2014k arreta berezia jarriko du energia-sistemekin lotutako gaietan; hau da, energia sortzeko sistemen eta transmisioen osagaien diseinuko eta funtzionamenduko mantentze-lanetan, eta hori energiaren hainbat aplikazioren bidez egingo du, hala nola hauen bidez: energia eolikoko sistemak, itsas energiakoak eta zentral elektrikoak, energia nuklearraren sorkuntza, motor finkoak, marea-energiako sistemak, eguzki-energiaren bilketa, barne-errekuntzako motorrak, gas-turbinak eta energia hidraulikoko sistemak.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus biltzarraren webgune ofiziala: www.lubmat2014.org