BUELTATU

ALBISTEAK

Kirolaren mundukoak
IK4-TEKNIKERen bildu ziren

IK4-TEKNIKERen egin zen EUSKALITek antolatu zuen “3K: Kirol Entitateen Kudeaketa Hobetzeko Programa”

Jardunaldiaren helburua da beren kudeaketa eraginkorragatik nabarmendu diren kirol-entitateak saritzea.

EUSKALIT Bikaintasunerako Euskal Fundazioak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundiekin lankidetzan, “3K: Kirol Entitateen Kudeaketa Hobetzeko Programaren VI. Saioa” egin zuen joan den azaroaren 15ean IK4-TEKNIKERen instalazioetan, kudeaketa eraginkorragatik nabarmendu diren kirol-entitateak saritzeko.

Jardunaldian —XIX. Europako Kalitate eta Bikaintasun Astearen esparruan egin zen—hainbat hitzaldi eman ziren, eta mahai-inguru bat egin zen kirol-sektoreko erantzukizun sozial korporatiboaz eta erantzukizun sozial korporatiboaz oro har, eta Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioak, Eibar Kirol Elkartea Fundazioak eta IK4-TEKNIKEReko Zuzendaritza Nagusiak (EUSKALITen kolaboratzaile gisa) parte hartu zuten.

Ondoren, diplomak eman zitzaizkien “3K programan” —Kudeaketa, Kirola eta Kalitatea— oinarrizko maila eta maila gorena lortu duten Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako kirol-entitateei eta enpresei.

Jardunaldi horretan parte hartu zutenek, gainera, IK4-TEKNIKERen instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten bisita birtual baten bidez.

Europako Kalitatearen Astea

Azaroan, urtero, Europar Erkidego osoan Europako Kalitatearen Astea ospatzen da, eta, horren barnean, kudeaketa aurreratua sustatzeko eta hedatzeko ekitaldiak egiten dira Europa osoan.

Aurten, “Kudeaketa aurreratua lehiakortasunaren, garapen jasangarriaren, ongizatearen, konpromiso sozialaren, solidaritatearen, kohesioaren eta abarren funtsezko elementu gisa" lemapean, EUSKALITek jendearengana gerturatu nahi ditu arlo horietako esperientziarik onenetatik ikasteko Euskadin dauden aukerak, kudeaketaren elementu horietan sariak eta aintzatespenak jaso dituzten erakunde ugari baititugu.