BUELTATU

AGENDA

CARBONINSPIRED
Workshop

2012ko ekainaren 12a
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea – Auditoriuma
Zamudio - Bizkaia

IK4-TEKNIKERek antolatu du bigarren CARBONINSPIRED tailerra, “Interreg CarbonInspired” proiektuaren barruan.

Tailer hau Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Zamudion) egingo da, 2012ko ekainaren 12an, eta Europako enpresa eta zentroei zuzendua dago.

Jardunaldi horretako gai nagusia izango da nanoegitura karbonotan aberatsen erabilera zenbait sektore industrialetan, eta, batez ere, automobilgintzan eta eraikuntzan. Enpresetan eta zentro teknologikoetan aplikatu izan diren kasu praktikoak ere azalduko dira. Nanoteknologian interesa duten enpresek nanopartikulak beren produktuetan txertatu ahal izatea da helburua.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo proiektuaren webgunera: www.carboninspired.com