BUELTATU

AGENDA

LUBMAT Kongresua

Lubrikazioa, Mantenimendua eta Triboteknologia
2012ko ekainak 6-8
Euskaduna Jauregia
Bilbao

IK4-TEKNIKERek LUBMAT 2012 kongresua antolatu du 2012ko ekainaren 6a eta 8a bitartean, hirugarren LUBMAT kongresua egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Duela bost urte sortu zen LUBMAT, Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnology erakundearen eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetzaren ondorioz.

Kongresu honetan, hauek dira gai nagusiak:

  • Lubrifikazioaren kudeaketa.
  • Tribologia.
  • Lubrifikatzaileak eta gehigarriak.
  • Fluido bereziak.
  • Mantentze-lan eraginkorrak eta eragiketak.
  • Fidagarritasuna eta jasangarritasuna.

LUBMATen ezaugarria izan da ahalik eta enpresa gehienengana iristea; gainera, Espainiako enpresentzat, gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko da. Ikuspegi praktiko horren osagarri, kongresuaren aurreko egunetan (ekainaren 4an eta 5ean) ekoizpenaren inguruko ikastaroak emango dituzte kongresuan parte hartuko duten kolaboratzaile entzutetsu batzuek; datozen hilabeteetan zabalduko da ikastaro horien berri.

Ekitaldiko kolaboratzaile nabarmenak izango dira Espainiako Mantentze Lanen Erakundea, zuzenean, eta Mantenimiento aldizkariaren bitartez, eta nazioarteko ospea duten F+L Asia, Lubes'n'Greases, Noria eta STLE argitalpenak.

Bestalde, erakusketarako tartea ere eskainiko die kongresuak nahi duten enpresei; standak jarriko dira, nazioarteko bezero potentzialek kontsultak egiteko aukera izan dezaten.

Ekarpenei, izen-emateei eta ostatu-hartzeari buruzko informazio gehiago izateko, ikus kongresuaren webgune ofiziala: www.lubmat.org