BUELTATU

AGENDA

HSM 2012 Kongresua //
Innovation in Machining

9th International Conference on High Speed Machining
2012ko martxoak 7-8
Kursaal
Donostia-San Sebastián

IK4-TEKNIKER-ek bederatzigarren “High Speed Machining” kongresua antolatu du.

IK4-TEKNIKERek bederatzigarren High Speed Machining kongresua eskainiko du, "Innovation in Machining" azpititulua izango duena. 2012ko martxoaren 7an eta 8an egingo da Donostiako Kursaal jauregian.

Fabrikazioaren alorrean nabarmentzen dira ekitaldiaren antolatzaileak, eta guztien baterako ekimena da HSM, hots: Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoko PTW Institutua, Pragako Research Centre of Manufacturing Technology (RCMT, CTU), Nanjing-eko (Txina) National University of Aeronautics and Astronautics, Metz-eko (Frantzia) (PM)2 eta IK4-TEKNIKER. CIRP erakundeak babesten dituenen berme teknologikoa du kongresuak.


Hauek dira gai nagusiak:

  • Ebaketaren tribologia, erremintaren higadura. Ebaketa-erremintak eta estaldurak.
  • Oso lubrifikatzaile gutxirekin hoztea, lehorreko ebaketa eta mekanizatu ekologikoa. Abiadura handiko mekanizatuaren alderdi ekonomikoak. Osasun- eta ingurumen-alderdiak fabrikazioan. Mekanizatu jasangarria.
  • Ebaketaren bibrazioa, ebaketa-kondizio egonkorren iragarpena.
  • Mekanizagarritasuna. Material aurreratuak.
  • Goi-mailako ezaugarriak dituen mekanizatua, material gogorren ebaketa. Prozesu konbinatuak, ebaketa-eragiketak. Ebaketa-kondizioak optimizatzea. Jakintzaren kudeaketa eta datu teknologikoak fabrikazio-prozesuetan, adimen artifizialean eta sistema adituetan.
  • Piezaren kalitatea.
  • Goi-mailako ezaugarriak dituzten makina-erremintak, osagaien diseinua eta konponbide mekanikoak.
  • Ekoizpena hobetzea erreminta eta moldeen fabrikazioan.
  • Monitorizazioa eta kontrola, prozesua gainbegiratzea.
  • CAD/CAM, process planning, erremintaren "bidea" sortzea, CNC/DNC.

Informazio gehiago izateko, ikus kongresuaren webgune ofiziala: www.highspeedmachining.org