BUELTATU

AGENDA | 06.2012

IK4-TEKNIKER. Parte-hartzea…

NORDTRIB 2012 -Tribology-, ECCM 15 -Composite Materials- y ECNF II -Nano Films-

NORDTRIB 2012
15th Nordic Symposium of Tribology | 2012ko ekainaren 12tik 15ra | Trodheim, Norvegia

ECCM 15
15th European Conference on Composite Materials | 2012ko ekainaren 24tik 28ra | Venecia, Italia

ECNF II
European Conference on Nano Films | 2012ko ekainaren 17tik 22ra | Ancona, Italia

IK4-TEKNIKERek "Frictional heating calculation based on tailored experimental tests" izeneko artikulua aurkeztuko du NordTrib 2012 sinposioan

IK4-TEKNIKEReko tribologia-unitateak “Frictional heating calculation based on tailored experimental tests” izeneko artikulua aurkeztuko du 15. Eskandinaviar Tribologia Sinposioan (NordTrib 2012), 2012ko ekainaren 12a eta 15a artean. NTNU-k (Norwegian University of Science and Technology) eta SINTEF-ek antolatzen dute —azken hori eskandinaviar herrialdeetako ikerketa-erakunde independente handiena da—.

Sinposioa bi urtetik behin egiten da eskandinaviar herrialdeetako batean —Finlandian, Suedian, Norvegian edo Danimarkan—. Aurten, Trondheim-en (Norvegian) izango da.

NordTrib Tampere-n (Finlandian) egin zen lehen aldiz 1984an, eta, urteak joan ahala, aintzatespen handia irabazi du nazioartean. Kongresu horretan biltzen dira, bi urtetik behin, tribologiaren nazioarteko elkarteko kide gehienak, bai eta hainbat herrialdetako zientzialari ugari ere, tribologiaren alorrean egin berri dituzten ekarpenak eta horri buruzko gaiak aurkeztu eta partekatzeko.

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako, sar zaitez sinposioaren webgune ofizialean: www.ntnu.no/nordtrib

IK4-TEKNIKERek "Characterization of PTFE composites through the study of desorbed gases in high vacuum (HV)" izeneko artikulua aurkeztuko du ECCM 15-en

IK4-TEKNIKEReko tribologia-unitateak "Characterization of PTFE composites through the study of desorbed gases in high vacuum (HV)" izeneko artikulua aurkeztuko du Material Konposatuen Hamabosgarren Konferentzia Europarrean (ECCM 15). Venezian (Italia) izango da, 2012ko ekainaren 24tik 28ra.

Konferentzia Paduako Unibertsitateko Kudeaketa eta Ingeniaritza Sailak antolatu du, Italiako Nanoteknologia Clusterraren (Veneto Nanotech) laguntzaz eta Material Konposatuen Europar Elkartearen (MCEE) babesarekin.

Bilera horren helburua da azken berritasunak eta joerak aurkeztea, eta material konposatuak aplikatzen diren zenbait alorretan irtenbide berriak proposatzea.

Helburu horiek betetzeko, programa zabala du kongresuak; bertan sartzen dira osoko konferentziak eta konferentzia magistralak, askotariko gaietako sinposioak, bai eta industriarekin zerikusia duten tailer teknikoak ere.

Material konposatuei buruzko europar konferentzia garrantzitsuenetako bat da ECCM, eta nabarmen hazi da azken urteetan. Izan ere, aurtengo ekitaldian, 1.000 parte-hartzaile baino gehiago espero dira, besteak beste, mundu guztiko zientzialariak, ingeniariak eta ikertzaileak.

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako, sar zaitez kongresuaren webgune ofizialean: www.eccm15.org

IK4-TEKNIKERek "Zirconium carbonitrides: study of tribological properties with deposition parameters" artikulua aurkeztuko du ECNF II-n

IK4-TEKNIKEReko teknologia eta gainazalen fisika unitateak "Zirconium carbonitrides: study of tribological properties with deposition parameters" izeneko ahozko aurkezpena egingo du Nanopartikulen Bigarren Konferentzia Europarrean (ECNF II). Ancona-n (Italian) izango da, 2012ko ekainaren 17tik 22ra.

Konferentzia horrek 250 ingeniari eta ikertzaile baino gehiago bildu zituen 2010ean, eta haren helburua da nanopartikulen ikerketara bideratutako ikuspegi global bat ematea. Gaur egun, azkar ari da hazten alor hori, batez ere industrian, medikuntzan eta energia berriztagarrien sektorean sartu baita.

ECNF II informazioa trukatzeko plataforma gisako bat da, eta aukera ematen du azken aurrerapen zientifikoak partekatzeko, ikerketa-sareak sortzea sustatzeko eta batzuk besteekin harremanetan jartzeko. Gainera, osoko bilerak, aurkezpenak eta mahai-inguruak egiten dira, parte-hartzaileen arteko elkarreragina sustatzeko.

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako, sar zaitez konferentziaren webgune ofizialean: www.ecnf.eu