BUELTATU

AGENDA | 2019.11.27 – 11.28

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

MetalMadrid 2019

2019ko azaroaren 27an eta 28an
Madrilgo azoka - 5. eta 7. pabilioiak

IK4-TEKNIKER MetalMadrid 2019n

IK4-TEKNIKER erakusketari-lanetan arituko da MetalMadrid Madrilgo Autonomia Erkidegoko Industria Azokaren 12. edizioan, ondoz ondoko laugarren urtez. Azaroaren 27an eta 28an izango da, Madrileko azokako 5. eta 7. pabilioietan.

Zentro teknologikoak 2016an hartu zuen parte lehen aldiz. Bada, oso ondo baloratzen ditu aurreko hiru edizioak, eta horregatik hartuko du parte, berriro ere, asmo handiz josita.

Edizio honetan, IK4-TEKNIKER 5. pabilioian egongo da, G24 standean. Bertan, inspekzio eta neurketa-gaitasunak erakutsiko dizkio industriari, zeinak jarduera-lerro hauetan biltzen diren:

  • Kalibrazioa eta ekoizpen- zein neurketa-bitartekoen egiaztapena (MH/MMC)
  • Kalibrazioa eta ekipoen, neurketa-sistemen eta patroien kalibrazio osoaren kudeaketa
  • Karakterizazio geometrikoa eta piezen zein osagaien 3Dko egiaztapena
  • Eskala handiko metrologia
  • Neurketa-ekipamenduaren garapena
  • Prozesuan zeharreko metrologia eta inspekzioa
  • Kontakturik gabeko monitorizazioa eta erregistroa
  • Metrologiaren arloko aholkularitza eta prestakuntza

Kalibrazio dimentsionala Clickindustrial atarian

Berritasun modura, era berean, industriarako zerbitzuen Clickindustrial B2B lineako atariaren bidez kalibrazio dimentsionaleko zerbitzuak kontratatzeko aukera aurkeztuko du.

MetalMadrid

Bi egunez, eskaintza zabala aurkeztuko du azoka honek. Industria-sektorean agertu diren berritasun garrantzitsuenak ezagutzeko aukera egongo da, askotariko jarduera-eremuei dagokienez; hala nola, makineria, osagaiak, azpikontratazioa, hornidurak, ingeniaritzak, materialak, robotika, gainazalen tratamendua, konpositeak eta fabrikazio gehigarria.

Azokaren 2018ko edizioan, 22.000 metro karratuko azalera hartu zuten 550 enpresa erakusketari baino gehiago egon ziren, eta 9.000 profesionalek bisitatu zuten ekitaldia.

Informazio gehiago

Oraindik akreditaziorik ez baduzu, IK4-TEKNIKERek gonbidatuko zaitu. Eman izena hemen.

IK4-TEKNIKERek MetalMadriden edukiko duen parte-hartzeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.

Eta, azokari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.