ALBISTEAK
Itziar Cenoz IK4-TEKNIKERen Marketing & Digital Business-eko zuzendariak Clickindustrial e-commerce-a aurkeztu zuen IndusMedia biltzarrean, zeina zentro teknologikoak sustatu duen. Ekitaldia urriaren 22an izan zen, Orona Ideon (Hernani).
IK4-TEKNIKERek IndusMediaren IX. edizioan hartu zuen parte urriaren 22an. Bada, SPRIk urtero antolatzen du enpresa industrialetarako marketin digitalari buruzko biltzar hori, eta zentro teknologikoak Clickindustrial e-commerce plataforma aurkeztu zuen bertan; hau da, zerbitzu industrialen B2B merkataritza elektronikoa, zentro teknologikoak berak martxan jarritakoa. Itziar Cenoz IK4-TEKNIKERen Marketin & Digital Business-eko zuzendaria arduratu zen proiektu berritzaile hori aurkezteaz.
Clickindustrial, zehazki, produktu eta zerbitzu industrial propioak saltzen dituen marketplace-a da, eta, aldi berean, hirugarrenen eskaintza industrialari zabaltzen dio atea, datuen trafiko, errekurrentzia eta bilketa handiagoa izan daitezen.
Zentzu horretan, zentro teknologiko batean merkataritza elektronikoko atari bat sortzea zer-nolako erronka izan den azaldu zuen Cenozek. Era berean, mahai gainean jarri zituen zentroak horrelako proiektu bat abiarazteko zituen benetako arrazoiak, eta, ondoren, ekimenak izan dituen garapena eta faseak azaldu zituen.
Bestetik, kontsumitzaile guztiak gero eta digitalagoak direla azpimarratu zuen, eta Europan ere B2B erosketetan e-commerce-a ohikotasunez erabiliko dela laster.
Zentroaren proposamenaz gain, Euskadiko enpresa industrialak industria-eremua digitalki eraldatzeko burutzen ari diren askotariko ekimenen berri eman zen biltzarraren bederatzigarren edizioan.
Orona Ideo (Hernani) instalazioetan egin zen biltzarra, eta, lehenengo zatian, Enrique Dans IE Business School-eko Berrikuntzako irakasleak eta Alvaro Peña Isocialweb-eko kideak hartu zuten parte; lehengoak eraldaketa digitala izan zuen hizpide, eta bigarrena web-orrialdeen zigorrez aritu zen.
Kasu praktikoen zatian, bestalde, Itziar Cenozek ez ezik, Patricia Herasek (CMZ) eta Leire Escurzak (Medop) ere aurkeztu zituzten eraldaketa digitalak beren enpresei ekarritako esperientziak eta aukerak.
Azkenik, eguna amaitzeko, Zorraquinoko Iñaki Lecuek eta Mondragon Unibertsitateko Goi-mailako Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaile Ines Pascualek bi lantegi eman zituzten.
Joan hona: Clickindustrial