BUELTATU

AGENDA | 2015.01.21-22

IK4-TEKNIKER partaide:

STAGE-STE proiektuko 2. batzarra

2015eko urtarrilaren 21-22
Perpinyà (Frantzia)

Eguzki-energia termikoari buruzko europar proiektu nagusiaren batzarr

Urtarrilaren 21-22an, STAGE-STE proiektuaren bigarren batzar orokorrean izango da IK4-TEKNIKER (STAGE-STE: Scientific and Technological Alliance for Guaranteeing the European Excellence in Concentrating Solar Thermal Energy).

Orain dela urtebete, eguzki-energia termikoaren (CSP) ikerketa egituratzeko eta koordinatzeko asmoa duen proiektu handi horretarako baimena eman zuen Europako Batzordeak. Nazioarteko aliantza zientifiko eta teknologiko handi horretan, PSA-CIEMAT buru dutela, alor horretako Europako ikerketa-erakunde garrantzitsu guztiak daude, baita Afrikako iparralde, Ekialde Ertain, Txina, Australia, Mexiko, Brasil, Txile eta Hegoafrikako zenbait erakunde ere.

Bazkide-batzarrean, egindako lana aztertuko da, eta hurrengo 12 hilabeteetako jarduerak programatuko dituzte, lana egituratzen den sei taldeetan: eguzki-instalazio termikoetarako biltegiratze-sistemak; osagai aurreratuetarako materialak; eguzki-erregaiak; eguzki-energiaren teknologia gatzgabetzeko erabiltzea; foku linealeko sistemak eta foku puntualeko sistemak.

Partzuergoak, bestalde, ikerketa-taldeen lanak, azpiegituren erabilera eraginkorra, baterako trebakuntza-programak eta herrialde desberdinetako ikerketa-politiken integrazioa koordinatzeko ekintzak gainbegiratuko ditu, besteak beste.

STAGE-STE proiektua eta IK4-TEKNIKERen parte-hartzea

STAGE-STE proiektua 2014ko otsailaren 1ean jarri zen martxan, eta 4 urte iraungo du; EBk 10 milioi euroko finantzazioa eman dio.

IK4-TEKNIKERek ere hartzen du parte 20 herrialdetako 40 erakunde, organismo eta enpresak osatzen duten proiektu horretan, eta nola alor teknikoan hala trebakuntzan eta proiektu-koordinazioan parte hartzea du xede.

Oso paper garrantzitsua jokatzen du zentro teknologikoak; izan ere, kostu txikiko heliostatoen, fluido bero-eramaileen eta metatze-baliabideen garapenarekin, estaldura optikoen garapenarekin eta eragiketen eta mantentze-lanen optimizazioarekin erlazionatutako lanen arduraduna da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen dago proiektuaren webgune ofiziala.

The research leading to these results has received funding from the European Union Seventh Framework Programme [FP7/2007-2013] under grant agreement no. [609837].