BUELTATU

ALBISTEAK

Lubrication Managementek "Transformadoreen ustiapen optimoa eta fidagarria" jardunaldia antolatu du

Transformadoreen mantentze-lanei eta ikuskapenei buruzko jardunaldia

Madrilen egin da, azaroaren 27an, Lubrication Management – IK4-TEKNIKER, Omicron eta CB System Oil-ek antolatuta.

Lubrication Management – IK4-TEKNIKERek, transformadoreen mantentze-lanetan eta ikuskapenetan duen esperientzian oinarrituta, "Transformadoreen ustiaketa optimoa eta fidagarria" jardunaldia antolatu du, Omicron eta CB System Oil enpresekin batera. Jardunaldia azaroaren 27an egin zen, Madrilen.

Transformadoreen mantentze-lanetan eta ikuskatzeetan erabaki egokiak hartzeko eta, hala, fidagarritasun maximoz lan egiteko informazio garrantzitsua zabaltzea zen jardunaldiaren helburua.

Instalazio elektriko batean, inbertsio handiena transformadoreari dagokio, eta, bestalde, planifikatu ez den geldialdi batek zeharkako kostu izugarriak eragin ditzake. Horregatik, ezinbestekoa da transformadorearen funtzionamenduari segurtasun-erregimen onargarri baten barruan eustea, transformadorearen egoeran oinarritutako mantentze-lan prediktiboaren bidez.

Jardunaldian, hainbat zalantza argitu ziren, hala nola zer neurketa egin daitezkeen ziurtatzeko transformadoreak modurik fidagarrienean egiten duela lan, noiz egin behar diren neurketa horiek, eta noiz egin daitezkeen saiakuntza elektrikoak.

Mantentze-lanetako, operazioetako eta energiaren banaketa eta sorkuntzako profesionalak izan ziren jardunaldian; adibidez, Repsol eta Shell España.