BUELTATU

AGENDA | 2015.02.18-20

IK4-TEKNIKER partaide:

CIRP Winter Meetings

2015eko otsailaren 18tik 20ra
Paris (Frantzia)

Datorren “CIRP Winter Meetings” batzarrean parte hartuko du IK4-TEKNIKERek

CIRPek (Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademia) otsailaren 18tik 20ra Parisen (Frantzia) egingo duen urteroko neguko batzarrean parte hartuko du IK4-TEKNIKERek, akademiako kide korporatibo (Corporate Member) gisa.

Hiru egun horietan, bilera paraleloak egingo dituzten lantaldeek, eta oinarrizko ideiak eta txostenak aurkeztuko dituzte, hainbat alor teknologikotako azken garapen eta ikerketen berri emateko.

CIRPi buruz

CIRP akademia mundu mailako liderra da ekoizpeneko ingeniaritzaren alorreko ikerketan, eta aitzin-aitzinean dago prozesu, makina eta sistemen diseinu, optimizazio, kontrol eta kudeaketan.

Akademiak mugatu egin du kideen kopurua, haiek ikerketan erakutsitako bikaintasunean oinarrituta. Gaur egun, 600 kide akademiko eta industrial ditu, 50 herrialdetakoak.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen daukazu CIRPen webgune ofiziala.