BUELTATU

ALBISTEAK

Lubrication Managementek “World class makina-lubrifikazioa” ikastaroa eman du

Makinen world class lubrifikazioari buruzko trebakuntza-jardunaldiak

Lubrication Managementek Noria Co-ren ikastaro bat eman zuen, “World class makina-lubrifikazioa”, aktiboen mantentze-lanei eta errentagarritasunari buruzkoa.

Azaroaren 25etik 27ra, “World class makina-lubrifikazioa” izeneko ikastaroa eman du Lubrication Management – IK4-TEKNIKERek, IK4-TEKNIKERen instalazioetan.

Lubrication Managementek, Noria Co-rekin batera, lubrifikazioaren eta lubrifikatzailearen oinarri nagusiak azaldu zituen, baita mantentze-lanei buruzko jakintza eta aurrerapen berrienak ere.

Horrez gain, nabarmendu egin zituzten bikaintasunaren bidez eta lubrifikazio-jardunbide egokien bidez aktiboen errentagarritasuna maximizatzeko dauden aukerak, lubrifikazioa delako makinak zerbitzuan eta funtzionamenduan daudenean egiten den jarduera nagusietako bat.

Parte-hartzaileak

Jardunaldian, zenbait sektoretako mantentze-lanetako adituak bildu ziren; besteak beste, findegietakoak, eguzki-energia edo energia eolikoaren sorkuntzakoak, elikagaigintzakoak eta kalitate-kontrolekoak. Interes handia piztu zuten jardunaldiek, eta parte-hartzea zabala izan zen.