BUELTATU

AGENDA | 2017.03.28 – 03.30

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

Mantentzeari buruzko Espainiako Biltzarra

2017ko martxoaren 28tik 30era
Tarragonako Batzar Jauregia

IK4-TEKNIKERek Mantentzeari buruzko Espainiako Biltzarrean parte hartuko du

Martxoaren 28tik 30era bitartean, Mantentzeari buruzko Espainiako Biltzarraren seigarren edizioa egingo da Tarragonako Batzar Jauregiak. Aurten ere, IK4-TEKNIKERek Mantentzearen Espainiako Elkarteak (AEM) antolatutako ekitaldi honetan parte hartuko du.

Biltzarrak hainbat gune izango ditu; erakusketak, hitzaldiak eta workshopak egongo dira. Horrez gain, IK4-TEKNIKERek “Gas bidezko motorren mantentze prediktiboa” izeneko hitzaldia eman eta “4.0 egoera eta Mantentzean duen eragina” izeneko workshopean parte hartuko du.

Erakustokien gunea ere azpimarratzekoa da. Bertan, bisitariek aukera izango dute sektoreko enpresa nagusiekin harremanetan jartzeko. IK4-TEKNIKERek ere bere erakustokia izango du, mantentze industrialerako eskaintzen dituen konponbideak aurkezteko.

Txostengileen hitzaldiez eta adibide praktikoz gain, networking gune bat egongo da hausnarketa egiteko, eztabaidatzeko eta esperientziak partekatzeko, eta baita mantentze-lanen merkatuan dauden erronkei aurre egiteko ideia berriak emateko ere.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez Mantentzeari buruzko Espainiako Biltzarraren webgune ofizialean.