BUELTATU

AGENDA | 2017.06.06 - 06-07

Lubrication Management antolatzaile:

"Fabrikan lubrifikazio-programa diseinatzea" ikastaroa (PLP)

2017-06-06tik 2017-06-07ra
IK4-TEKNIKER, Eibar

"Fabrikan lubrifikazio-programa diseinatzea" ikastaroa (PLP)

IK4-TEKNIKER – Lubrication Management-ek "Fabrikan lubrifikazio-programa diseinatzea" ikastaroa antolatu du 2017ko ekainaren 6an eta 7an, zentro teknologikoaren instalazioetan, Eibarren.

Fabrikako lubrifikazio-gaitasunaren, praktika egokienen diseinuaren eta ezarritako lanen eta hobekuntzen kontrolaren esparrua zehazteari begirako ikastaroa da.

Mantentze-lanetako eremu hori hobetzeko, sakon ezagutu behar dira fabrika industrial bakoitzaren beharrak, eta, programa bat diseinatzeko, aintzat hartu behar dira lubrikatzaileak zeregin giltzarria duen eremu guztiak.

Mantentze-lanetarako programak diseinatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko arduradunei, mantentze-lanetako buruei eta fabrika industrialetako mantentze-lanetako arduradunei dago zuzenduta ikastaroa.

Informazio gehiago

Gehiago jakiteko eta jardunaldietan izena emateko, sakatu hemen.