BUELTATU

PROIEKTUAK

Prototipo funtzionalak eta saiakuntza-bankuak sentsorikarako

Sistema sentsoreen funtzionalitatea aztertzeko balio duten soluzioak

Neurtzeko printzipioa balidatu ondoren, gailu sentsore bat fabrikatzeko hurrengo urratsa prototipo edo saiakuntza-banku bat fabrikatzea da, produktuaren funtzionalitatea aztertu ahal izateko.

Saiakuntza-bankuak probak egiteko erabiltzen dira, batik bat, neurtzeko printzipioari eragiten dioten faktoreak aintzat hartuta eta, ahal den neurrian, sistema sentsorea bere balio-bizitzan zehar izango dituen baldintza berdinak simulatzen saiatuta. 

Baldintza errealak behar bezala simulatzen ez badira, sistema sentsorea erabiltzen hastean arazo larriak egon litezke, eta baliteke berriro diseinatu behar izatea.

Halaber, garrantzitsua da jakitea neurketak nola egingo diren (in-line, on-line, at-line edo off-line).

Fluidoen kasuan, prozesu osoan duten presioa, emaria eta tenperatura ezagutu behar dira.

Solidoen kasuan, tenperaturaz gain neurketen aldizkakotasuna ere ezagutu behar da. Horretarako, beharrezkotzat jotzen bada, posizio zehatz batean jarriko da solidoa, neurketa fidagarria egite aldera.

Saiakuntza-bankuan lortutako emaitzak oso erabilgarriak dira sistema sentsorearen funtzionamendua optimizatu nahi denean.

Proba horiek diseinuan aldaketarik egin behar den ikusteko balio dute, behar bezala funtziona dezan, edo kalibrazioaren algoritmoan hobekuntzarik egin behar den ikusteko, kuantifikazioan edo sailkapenean erabiltzeko.