BUELTATU

AGENDA | 2017.06.07 – 06.09

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarra

2017ko ekainaren 7tik 9ra
San Fernando (Cádiz)

Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarra

"Garapenerako neurria, ongizatearen bermea pertsonentzat" lemapean, Metrologiari buruzko 6. Biltzarra antolatu du Espainiako Metrologia Zentroak, San Fernandoko Udalaren (Cadiz) eta Armadaren Behatokiaren laguntzarekin. San Fernandon (Cadiz) egingo da, 2017ko ekainaren 7an, 8an eta 9an.

Neurketa-teknologiak erabiltzen dituen orori dago zuzenduta biltzarra; industria-mailan nahiz ikerketa-mailan erabili.

Era berean, neurketarekin zerikusia duten instrumentazioen eta ekipoen garapenak gauzatzen dituzten fabrikatzaileei eta enpresei ere bideratuta dago; kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarrita duen edo ezartzeko bidean dagoen edozein entitateri, eta neurketen emaitzetan oinarritzen diren erabakiak hartzeko ardura dutenei.

Biltzarrean, hiru gai nagusi jorratuko dira: oinarrizko metrologia aplikatua, metrologiaren arloko erronka handiak eta metrologiak gizartean eta industrian duen eragina.

Metrologiaren eremu ezberdinetan sentsibilitate berezia eta esperientzia duten enpresetako eta erakundeetako ordezkariek osatu dute antolakuntza-batzordea.

Alderdi zientifikoei dagokienean lagunduko du IK4-TEKNIKERek, antolakuntza-batzordean, jorratu behar diren gaiak proposatuz, biltzarreko saio batzuk koordinatuz zein moderatuz eta hitzaldien ebaluazioan parte hartuz. Bestetik, hizlaria izango da 4.0. Industriarako metrologiari buruzko hitzaldi batekin.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarraren weborria ikusi.