BUELTATU

PROIEKTUAK

Prestazio altuko gailu sentsoreen ziurtapena

Produktuak egiaztatzeko araudiak betetzen dituen metodologia espezifikoa

Prestazio altuko sentsore-sistema bat merkatuan jartzeak estatuko nahiz nazioarteko erakundeek ezarritako balidatze zorrotzak betetzea eskatzen du.

Eremu batzuk, sentsoreena adibidez, araudi zorrotzen mende daude, eta ziurtapen zehatzak behar dituzte, produktuak merkatura sartuko direla bermatu ahal izateko.

Funtsezko segurtasun- eta eraginkortasun-betekizunak betetzea eskatzen dute arau horiek, eta ezinbestekoak dira produktuak merkatura sartuko direla ziurtatzeko.

IK4-TEKNIKERek metodologia espezifikoa jarraitzen du, gailu bat (hardwarea eta softwarea) sortzen den fasetik hasita. Metodologia horrek produktuak ziurtatu eta nazioartekotu ahal izateko, eta, kasuaren arabera, CE markaketa, UL egiaztapena, FDA ziurtapena edo GL egiaztapena lortzeko araudiak betetzen ditu.