BUELTATU

PROIEKTUAK

Bizi-zikloaren aholkularitza

Gailu sentsoreak mantentzeko eskakizunak betetzea

Bizi-zikloaren eredua kontzeptu-egitura da, gailu sentsore batek duen software produktua garatzeko eta mantentzeko lanak antolatzeko balio duena.

Sentsorikaren esparruko azken aurrerapenek maila teknologiko altuko konponbideak ekarri dituzte, eta haiek fabrikatzeko eta mantentzeko plan zorrotzak behar dira.

Prozesu horiek bizi-zikloaren aholkularitza izeneko kontzeptuari esker gauzatzen dira. Alde batetik, entregatuko diren gailuei egin beharreko egiaztapenen egutegia egiteko balio du, eta bestetik, entregatu ostean prestazio altuko sentsorearen osagaiak baldintza egokietan mantentzeko.

Printzipioz, gailu sentsorea garatzeko planak dirauen bitartean gauzatzen da eredua. Metodo eta tresnarik egokienak ezartzen dira fase guztiak behar bezala kontrolatu ahal izateko. Hala ere, harago begiratu eta mantentze- eta zainketa-plan bat ezarri behar da, hobekuntzak, eguneratzeak eta arazoen konponketa biltzen dituena, produktuaren bizitzaren fase desberdinetan aplikatzeko.

Planak honako hau bildu behar du:

  • Gailuaren softwarea lehen aldiz banatu ondoren jasotako informazioa biltzea, ebaluatzea eta horren jarraipena egitea.
  • Erroreen txostena prestatzea, jasotako informazioa irakurtzean erroreak egon direla uste den kasuetan. Txosten horretan zehaztu beharko da hautemandako erroreak software produktuaren segurtasuna arriskuan jartzen duen, eta Arriskuen Kudeaketaren ikuspuntutik ebaluatu beharko da.
  • Softwarea aldatzeko eskabidea egitea edo neurriak ez hartzeko arrazoiak justifikatzea.
  • Aldaketa egiteko eskabideak aztertzea erakundean, software produktu askeetan eta elkarrekin lotutako sistemetan izan dezaketen ondorioak ebaluatzeko. Azterketa horren arabera erabakiko da eskabidea onartzea edo ukatzea.
  • Eskabidea onartzen bada, softwarearen konfigurazioaren kudeaketa-prozesua martxan jarriko da aldaketak eta hobekuntzak txertatzeko edota arazoak konpontzeko. Une horretan softwarea garatzeko prozedurarako ezarri diren jarduera berdinak gauzatuko dira.
  • Erakunde arautzaileei jakinaraztea. Fabrikatzaileak softwareko produktu askeetan egondako edozein arazo jakinarazi behar du.
  • Aldatutako softwarea berriro zabaltzea.

Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKERek bizi-zikloko ereduak diseinatzen ditu. Prozesuak ezartzen dituzte produktua garatzen den fasea kontrolatzeko, eta sistema sentsoreen softwareak baldintza ezin hobeetan mantentzen laguntzen dute.