BUELTATU

AGENDA | 2017.04.27

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

Metrologia-jardunaldia

2017ko apirilaren 27an
IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

Neurketa-ekipoen kalibrazioa eta kudeaketa jardunaldia

IK4-TEKNIKERek "Neurketa-ekipoen kalibrazioa eta kudeaketa" gaiari buruzko jardunaldi bat antolatu du. 2017ko apirilaren 27an egingo da IK4-TEKNIKERen instalazioetan.

Gaur egun, enpresek, oro har, beren neurketa-ekipoak kalibratzeko sistemaren bat ezarria izan ohi dute, baina jarduera hori ez da beti kudeatzen kasu bakoitzeko beharrei erantzuteko modurik eraginkorrenean.

Ikastaro hau kalitate-arduradunei, fabrikazio-arduradunei, bulego teknikoko arduradunei eta sail horietan kalibrazio-planak egiten dituzten teknikariei zuzendua dago.

Ikastaroan parte hartzen dutenek enpresa bateko neurketa-ekipo eta -prozesuak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko kontzeptuak eguneratu eta argitu ahal izango dituzte.

Informazio eta izen ematea

Jardunaldiari buruz informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.