BUELTATU

AGENDA | 2018.01.25

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

"Food: I+G+b elikadura-sektorerako" jardunaldia

2018ko urtarrilaren 25ean
IK4-TEKNIKER, Eibar
Gipuzkoa

"Food: I+G+b elikadura-sektorerako" jardunaldia

Teknologia Aurreratuak: IoT, BIG DATA eta INDUSTRY 4.0

Elikagaigintzak aurrera egiten du etengabe, eta, beraz, teknologiak funtsezko tokia dauka sektore horretan. Gauzak horrela, AZTIk eta IK4-TEKNIKERek doako jardunaldi bat antolatu dute urtarrilaren 25erako. Bertan, elikadura-sektorea merkatuko eskariei hobeto egokitzea eta egokitzen jarraitzea ahalbidetzen duten askotariko irtenbide teknologikoak aztertuko dira.

"Food: I+G+b elikadura-sektorerako" izeneko jardunaldia IK4-TEKNIKERen instalazioetan egingo da, Eibarren, eta balio-kate osoari dago zuzenduta, hala hornitzaileei edo eraldatzaileei, nola bezeroei edo erabiltzaileei, eta baita hornidura- eta banaketa-logistikako enpresei ere.

Jardunaldian hainbat hizlari arituko dira, eta sektore horretan ezar daitezkeen askotariko teknologiak eta aukerak jorratuko dituzte. Hitzaldi guztiek jasoko dituzte kasu praktikoak, benetako kasuak ezagutarazteko eta kasu horiek merkatuan izan duten eraginaren berri emateko.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.