BUELTATU

AGENDA | 2018.06.04 – 06.07

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

The Internet of Things Week 2018

2018ko ekainaren 4tik 7ra
Euskalduna Jauregia, Bilbo

The Internet of Things Week 2018

IoT Week biltzarraren aurreko edizioek harrera ona eduki dutenez, Europako hainbat hiriburutan egindakoak horiek, Bilbok 2018an hartuko du biltzar horren hurrengo edizioa.

IoT Forum-ek eta IK4-TEKNIKERek elkarrekin antolatu dute biltzarra, eta 2018ko ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo da, Euskalduna Jauregian. Bertan, IoT (Internet of things) arloko teknologian eta irtenbideetan dauden azken joerak eta berritasunak jorratuko dira.

Zehazki, eta beste hainbat gairen artean, hauetaz jardungo da: IoT arloko teknologia sortu berriak, IoT eta adimen artifiziala, IoT eta adimendun hiriak, IoT eta Big Data edo IoT eta 4.0 Industria.

Egun horietan, IoT arloan adituak diren pertsonak, ikerketa-zentroak, IoT arloari begirako enpresak, startupak eta nazioarteko erakundeak bilduko ditu Euskaldunak, industrian epe labur-ertainean eragina izango duten eta suspertzen ari diren joerak eta teknologiak partekatzeko eta identifikatzeko bertan.

IK4-TEKNIKERen parte-hartzea

IK4-TEKNIKERek, biltzarra "local host" gisa antolatzeaz gain, hainbat hitzaldirekin eta hainbat saiotan hartuko du parte.

Biltzarraren egitarau nagusiarekin batera, hainbat tailerretara joateko eta IoT arloarekin zerikusia duten azken proiektuak eta erakusleak erakutsiko dituen erakusketa-gunea bisitatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez IoT Week 2018 biltzarraren webgunera.