BUELTATU

ALBISTEAK

Industria aeronautikoan laser teknologia erabiltzearen aldeko apustua

IK4-TEKNIKEReko Laser Manufacturing Lab-ean fabrikaziorako garatutako apustu teknologiko berriak

AERNNOVAk eta IK4-TEKNIKERek elkarlanean ari dira zenbait proiektutan, besteak beste, titaniozko tamaina handiko xaflen mikro-zulaketarako prozesu berritzailea garatzeko eta fabrikazio gehigarrian hari metalikoa jalkiz.

AERNNOVA AEROSPACE multinazionalak eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak industria aeronautikoan lehiakortasuna areagotzen lagunduko duten laser teknologiako irtenbide berriak garatzearen aldeko baterako apustua aurkeztu dute. Plana, laser teknologiako laborategi aurreratu bati esker (Laser Manufacturing Lab) burutu ahal izan da. Zentro teknologikoaren instalazioetan dago, Gipuzkoako Teknologia Parkean, Eibarren.

Laborategiak, duela zenbait urte enpresaren eta zentro teknologikoaren artean abiarazitako elkarlan estrategikoa finkatu du aeronautikaren arloan. Euskadiko enpresentzako erreferentea da, eta laborategiak balio handiagoa eman dio bertan garatuko diren laser bidezko metodo berriak aplikatzeari esker.

Teknologia hori fabrikazio modu berriak diseinatzeko tresna gailena da, bai eta etorkizunean aukera gehien dituenetako bat ere. Fabrikazio modu produktibo, eraginkor eta malguagoak. Hori dela eta, ezinbesteko aktiboa bilakatu da fabrikazioarekin lotura duten prozesu ugaritan.

Baterako proiektuak

Instalazioak martxan daude dagoeneko. Bertan, bi erakundeek elkarlanean garatutako irtenbidearen emaitzak ikus daitezke. Zehazki, aeronautikan erabiliko diren tamaina handiko titaniozko xaflak zulatzeko laser teknologia erabiltzen duen mikro-zulaketarako prototipoaz ari gara.

Zentro teknologikoa arduratu da diseinuaz, garapenaz, ekoizpenaz, kalitatea kontrolatzeaz eta prozesua monitorizatzeaz.

Espezializazioa fabrikazio gehigarrian

IK4-TEKNIKERek laser teknologia berritzaileen gainean duen espezializazio-maila altuari esker, posiblea da AERNNOVA AEROSPACE enpresarekin elkarlanean aritzea. Adibidez, laserraren ponpatzea zuntzean, laser-sorten karakterizazioa, eskanerren optika, diseinua eta garapena, eta fabrikazio gehigarria delakoa, hau da, material geruzak segidan jalkiz egiturak eta piezak fabrikatzeko teknika aurreratua.