BUELTATU

AGENDA | 2018.04.17 – 04.18

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

High Speed Machining nazioarteko XIV. biltzarra 2018

2018ko apirilaren 17an eta 18an
Kursaal Elkargunea
Donostia - San Sebastián

IK4-TEKNIKER-ek, High Speed Machining nazioarteko biltzarra antolatu du

IK4-TEKNIKERek High Speed Machining (abiadura handiko mekanizazioa) nazioarteko biltzarra deitu du Donostian, eta, nazioartean biltzarrari eman zaion erantzuna ikusita, makina-erremintaren eta fabrikazioaren euskal sektoreak mundu-mailan begirune handia duela esan daiteke.

Bada, zentro teknologikoak hirugarren aldiz antolatu du biltzar hori. Donostiako Kursaal Jauregian egingo da, 2018ko apirilaren 17an eta 18an, eta "Produktibitatea, kalitatea eta digitalizazioa" izenburua edukiko du.

2006tik, urtean behin egiten da biltzarra, eta, urterik urtera, mekanizaziotik, diseinutik eta makina-erremintaren kontroletik haragoko alderdiak jorratzen dira, beste fabrikazio-teknologia mota batzuk lantzen baitira; hala nola, errendimendu handiko mekanizazioa, laser bidezko mekanizazioa, ehundura bidezko mekanizazioa eta fabrikazio gehigarria.

IK4-TEKNIKERen parte-hartzea

IK4-TEKNIKERek hainbat hitzaldirekin hartuko du parte, Batzorde Zientifikoan eta Batzorde Exekutiboan aritzeaz gain.

IK4-TEKNIKERekin batera antolakuntza-batzordean ageri diren entitateek ematen diote biltzarrari nazioarteko dimentsioa. Besteak beste, hauek: Nanjing-eko University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateak (Txina), Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoko PTW Institutuak (Alemania), Pragako Research Centre of Manufacturing Technology zentroak (Txekiar Errepublika),  Metz-eko École Nationale Supérieure d'Arts et Métiers eskolak (Frantzia) eta IK4-IDEKO zentro-teknologikoak.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Produktu Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiak (CIRP) babesten dute biltzarra.

Hurrengo biltzarrari esker, Espainiako enpresak mundu osoko enpresekin jarri ahal izango dira harremanetan, bai eta, makina-erremintaren eta fabrikazioaren sektorean, kontinente guztietako erreferentziazko unibertsitate eta ikerketa-zentroekin ere.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez HSM biltzarraren webgune ofizialean.