BUELTATU

PROIEKTUAK

Teknologiaren transferentzia, giltzarria emaitzak bermatzeko

IK4-TEKNIKERek jarrera inkonformista eduki behar du, hazkunde-zifrei eutsi nahi badie

Merkatuan aktibo teknologikoak ustiatzearen alde egiten du Luis Uriarte IK4-TEKNIKEReko zuzendariorde eta merkatu-zuzendariak, enpresen jardueraren gaineko eragina areagotzeko.

Bilakaera-aldi batetik gatoz, non zifra ekonomiko nabarmenduak egon diren IK4-TEKNIKERentzat. Hiru urtetan bakarrik, zentro teknologikoak hazkundea izan du I+G jardueren zifran, eta, gainera, enpresen premiekin hobeto lerrokatzeaz gain, bezeroen jardueretan duen partaidetza handitzea lortu du.

Bilakaera horri denboran eusteko, zentroak jarrera kritiko eta inkonformista eduki beharko du; bertako pertsonak etengabeko hobekuntza-prozesurantz bultzatuko dituen jarrera, alegia.

Merkatuko Zuzendaritzari dagokionean, uste oso horren emaitza izan da Plan Estrategiko berria proposatu izana. Bada, hainbat ildo nagusitan zehazten da Plana.

Batetik, merkatura gehiago eta hobeto iristeko gauza izan behar du zentroak, eta, horretarako, teknologia transferitzeko egitura indartzen ari da, I+G eremuan esperientzia egiaztatua duten profesionalak sartuz.

Digital Business delakoarekin konbinatuko da apustu hori, egungo bezeroengana eta bezero izan daitezkeenengana beste modu batez heltzeko palanka gisara.

Bestetik, funtsezkoa da zentroko aktibo teknologikoak ustiatzea; hau da, bere ezagutza bera ustiatzea, merkatura berehala transferitzeko irtenbide helduen itxura hartuta. Eta, era berean, ezinbestekoa da aktibo horien gaineko jabetza intelektualaren ustiapena hobeto kudeatzea.

Gainera, enpresen gainean gehiago eragiteko gai izan behar du zentroak, bai haiekiko harremana hobetuz, bai bezeroen araberako kudeaketa eta KAMen (Key Account Managers) nahiz eskaintza sektorialetako arduradunen irudia indartuz.

Azkenean, zentroak enpresa ertain eta txikietara hurbiltzeko estrategia bat garatuko du, politika espezifikoen bidez eta ekonomiaren garapenerako eskualdeko agentzien laguntzaren bidez.

Hortaz, hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du IK4-TEKNIKERek, merkatura gehiago eta hobeto iristeko apustuarekin lerrokatuta. Xede horrek, proiektu berezien bidez, egungo komunikazio-paradigmak eskaintzen dituen aukerak indartuko ditu, eta, bestalde, marketing-estrategia berriak ezartzen lagunduko du, kanal eta plataforma digitalen bidez.