BUELTATU

ALBISTEAK

Aliantza estrategiko gehiago

Erreferentziazko erakundeen lankidetzaren bitartez merkatuan duen kokapena indartzen du

IK4-TEKNIKERek beste zentro teknologiko batzuekin, Ikerketa kooperatiboko zentroekin, unibertsitateekin, klusterrekin eta industria-enpresekin lan egiten jarraitzearen aldeko apustua egin du.

IK4-TEKNIKERek 2020ko Plan Estrategikoan markatu dituen helburuen artean dago ikerketaren esparruan erreferentziako erakundeekin dituen aliantza estrategikoak eta lankidetza-akordioak berritzea eta indartzea.

Erakunde horiekin elkarlanean aritzeak arrakasta ekarri dio azken urte hauetan zentro teknologikoari, eta, ondorioz, beste centro teknologikoekin, Ikerketa Kooperatiboko Zentroekin (IKZ), Unibertsitateekin, Klusterrekin eta enpresekin dituen lankidetzazko lotura horiek sendotzeko helburua ezarri du bere 2020ko Plan Estrategikoan.

Ekintza horien bitartez, dagoeneko ezarrita dauden loturak osatuko dira, bai IK4-TEKNIKER bazkide fundatzaile duen Alianza IK4 elkarteari dagokionez, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari (ZTBES) dagokionez. Kooperazio- eta koordinazio-harreman horiek balio handia ematen dute, eta ez soilik zentroari, baizik eta enpresa-sare osoari ere, balio erantsi handiagoko soluzioak eskainiz.

Zentro teknologikoak aliantza horien bitartez lortu nahi duen helburua da, argi eta garbi, aktiboak sendotzea, jarduerak konbinatzea eta baliabideak partekatzea, modu eraginkorragoan eta efizienteagoan jarduteko.

Lan partekatu horrek guztiak emango dio aukera IK4-TEKNIKERri erakunde eta elkarte horiekin lankidetza estua eta jarraitua mantentzeko, eta, horrela, horiek guztiak agente bihurtu eta merkatuan duten kokapena indartzeko.