BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERen 2020rako Plan Estrategikoa: industriako lehiakortasunarekiko konpromisoa

Erreferentea ezagutzaren sorkuntzan eta transferentzian

2020rako jarduera-esparruak pertsonak jartzen ditu IK4-TEKNIKERen garapenaren ardatz, eta xedetzat hartzen du emaitzak optimizatzea, bai zorroztasuna eta bikaintasuna lanerako gidatzat hartuta, bai euskal industria-ehunduraren lehiakortasunarekiko konpromiso irmoa agertuta.

Duela gutxiko arrakastaren eta etorkizuneko apustuaren oinarria. Hauek dira IK4-TEKNIKERen 2020rako Plan Estrategikoak jasotzen dituen osagaiak, bost zutabetan antolatuta horiek: zentroa osatzen duten pertsonak, beren lanak oinarritu baititu zentroak azken urteotan eduki dituen emaitzak; kudeaketa optimizatua, zentroaren etorkizuna bermatzen duten zifra ekonomiko positiboak eskuratzeko gai dena; aliantzen babes argia, aurrera egiteko bermetzat hartuta horiek; zorroztasuna eta bikaintasuna, eguneroko lanak funtziona dezan ezinbesteko gida gisara, eta ezagutza industria-ehundurara transferitzea, horixe baita IK4-TEKNIKERen jardueraren benetako bizkarrezurra eratzen duena.

Zutabe horiei esker, era berean, zentro teknologikoak ezagutzaren sorkuntzan eta transferentzian erreferente izaten jarraitu ahalko du, euskal enpresa industrialek garapen teknologikoaren aldeko apustuarekin jarraitu ahal izan dezaten. Izan ere, IK4-TEKNIKERen 2020rako Plan Estrategikoak konpromiso irmoa dauka euskal industria-ehunduraren lehiakortasuna indartzearekin. Eta bikaintasun eta espezializazio teknologikoarekin oso lotuta dauden parametroetatik egiten du hori, zentro teknologikoak bat egiten baitu industriaren egungo premiekin.