BUELTATU

AGENDA | 2017.09.26 – 09.29

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du:

SolarPACES 2017

2017ko irailaren 26tik 29ra
Santiago (Txile)

IK4-TEKNIKERek parte hartuko du SolarPACES 2017 biltzarrean

Eguzki-energiaren eremuan teknologia berri lehiakorrak garatzeko, etengabe eguneratu behar da ezagutza, ahalik eta gehien balia ditzagun teknologia horiek eskaintzen dituzten onurak.

Mundu osoan ari dira aztertzen askotariko energia berriztagarrien arteko osagarritasuna, energia metatzeko teknologiek etorkizunean edukiko duten tokia edo energia berriztagarria sortzeko instalazioak kudeatzeko modurik onena.

Testuinguru horretan antolatu da SolarPACES biltzarraren 23. edizioa. Eguzki-kontzentrazioko teknologiei buruzko ekimenik garrantzitsuena da hori mundu-mailan, eta 40 bat herrialdetako 500 ikertzaile eta industria-ordezkari baino gehiago biltzen ditu urtero, sektore horretako aurrerapen teknologiko nagusiak, I+G jarduerak eta merkaturatzea parteka dezaten. 

Aurten, Txilek lehen aldiz hartuko du SolarPACES biltzarra, eta irailaren 26tik 29ra bitartean egingo da, hiriburuan bertan, Santiagon.

IK4-TEKNIKERek 2009tik hartzen du parte biltzar horretan, modu aktiboan, eta egin dituen azken garapenetako batzuk aurkeztuko ditu edizio honetan. Zehazki, heliostatoen garapenean eta kalibrazio automatikoan izan dituen azken esperientziak erakutsiko ditu; bai eta ispiluetarako eta hartzaileetarako estalduren garapena eta islagailuak garbitzeko eta horiekin probak egiteko sistemak ere.

SERC Chilek (eguzki-energiaren ikerketa-zentroak) eta CORFOk (ekoizpena sustatzeko korporazioak) antolatu dute 23. edizioa, eguzki-energiaren inguruko programaren bidez. Gainera, ESTELA Eguzki-industria Termoelektrikoaren Europako Elkartearen laguntza eduki du.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez SolarPACES biltzarraren web ofizialera.