BUELTATU

AGENDA | 2018.06.05 – 06.06

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

LUBMAT 2018 biltzarra

2018ko ekainaren 5ean eta 6an
Donostiako Miramar Jauregia

IK4-TEKNIKER-ek, LUBMAT 2018 biltzarra antolatzen du

Lubrifikazioa funtsezkoa da makinen funtzionamendua eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Horregatik, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko seigarren LUBMAT batzarra egingo da 2018ko ekainaren 5tik 6ra Donostiako Miramar Jauregian.

Jost Institute for Tribotechnology (Erresuma Batua) eta IK4-TEKNIKERen arteko elkarlan-hitzarmen baten ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, sektoreko industriak produktu eta zerbitzuetan lortutako azken aurrerapenak partekatzeko ekitaldi gako bihurtu da Europan.

Orain prestatzen ari den edizioan, askotariko gaiak landuko dira: lubrifikazioaren kudeaketa, tribología eta mantentze-lan prediktiboa (condition monitoring).

Erakusketa-gune bat ere izango da batzarrean, interesa duten enpresek standak jar ditzaten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez LUBMAT 2018 batzarraren webgunean.