BUELTATU

PROIEKTUAK

Heliostatoen aldi bereko kalibrazioa

Eguzki-energia termikoko instalazioen funtzionamendua optimizatzeko metodoa

CENERek eta IK4-TEKNIKERek elkarrekin garatu dute heliostatoak aldi berean kalibratzeko irtenbide bat, eguzki-energia termikoko instalazioen funtzionamendua hobetzeko doitze-lanak soiltze aldera.

Eguzki-energiaren instalazio batek erdiguneko hargailua duenean, hargailu hori osatzen duen heliostato-eremuaren efizientziaren eta heliostatoek eguzkiaren erradiazioa zehaztasun handienarekin islatzeko gaitasuna edukitzearen mende egoten da horren jarduera. Horretarako, ezinbestekoa da, instalazioa eraiki bitartean, horren orientazioa doitzea, eta aldizka errepikatzea ekintza hori bere bizitza baliagarrian.

Eguzki-kolektore mota bat da heliostatoa, eta eguzkiaren mugimendua jarraitzeko nahiz eguzki-argia puntu batean islatzeko xedez mugitzen den ispilu batek edo batzuek osatzen dute. Orain arte, mota horretako gailu-kopuru txikiz osatutako eguzki-eremuak eduki dituzte instalazio gehienek, eta, beraz, sekuentziaka egin izan da horien kalibrazioa; hau da, bakoitzean gailu bakarra kalibratuz.

Alabaina, eguzki-energia sortzeko kostuak murrizteko ahaleginaren ondorioz, instalazio zabalagoak eraiki dira, eta, batzuetan, heliostato txikiagoak edukitzen dituzte. Adibidez, SanlĂșcar la Mayorren (Sevillan) dagoen eta munduko lehenengo instalazioa izan zen PS10 (10MWe) eguzki-zentral termikoak 624 heliostato dauzka, eta Mojaveko basamortuan (Estatu Batuetan) dagoen Ivanpah (377MWe) zentral berriagoak 173.500 dauzka.

Gauzak horrela, sekuentziakako kalibrazio-irtenbideak ez dira bideragarriak, eta doitze-modu eta -metodo berri arinagoak ikertzen ari da sektorea. Gainera, heliostatoen egonkortasun-betekizunak murriztea ahalbidetzen du berkalibrazio-irtenbidea azkarragoa izateak, eta, aldi berean, fabrikazioari lotutako kostua murrizten du.

Heliostato-eremu osoa aldi berean eta egun berean doitzea ahalbidetzen du CENERek (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak) eta IK4-TEKNIKERek garatu duten kalibrazio-prozedurak. Bestalde, instalazioaren jardueran eragin gabe egin daiteke kalibrazioa, gauez edo geldialdietan egingo litzateke-eta. Horretarako, gailu bakoitzean jarritako kostu baxuko kamera batean eta eremuan jarritako hainbat target-etan oinarritzen da, batez ere, sistema berritzaile hori.

Duten kokalekua ezagutzearen eta, batez ere, beren zinematikaren mende dago heliostatoen zehaztasuna. Xehetasun horiek diseinu-mailan ezagutzen diren arren, fabrikazioak, muntaketak, abiarazteak eta egonkortasun-ezak berezkoak dituzten mugek eragindako aldaketak izaten dituzte. Arazo horren aurrean, neurriak hartzeko eta neurri horiek prozesatzeko prozedura bat jaso du bi zentroek garatu duten irtenbideak, heliostatoaren zinematika zehazten duten parametroak identifikatzeko xedez.

Irtenbidea arrakastaz probatu da Almeriako Eguzki Plataforman (PSAn), eta patente hau eskatuz babestu da:

"Heliostatoak kalibratzeko metodoa". Bada, modu berritzailean jorratu da aintzat hartzen ez den teknika bat, eta, teknika horri esker, eguzkiaren islapenak dorrearen hargailua joko duela ziurtatzen da.