BUELTATU

ALBISTEAK

Lubrication Management - IK4-TEKNIKERek: Balorapen positiboa Maintenance 2017 azokan

Industriaren Mantentze-lanei buruzko Nazioarteko Azoka

Lubrication Management - IK4-TEKNIKERek ondo baloratzen du Maintenance 2017 azokan edukitako parte-hartzea.

Maintenance 2017 Industriaren Mantentze-lanei buruzko Nazioarteko Azokaren bigarren edizioa ekainaren 8an amaitu zen, BECen (Bilbao Exhibition Centre-n), eta jende ugari hartu zuen.

Harrera handia eduki zuen azokak, eta industriaren mantentze-lanekin, aktiboen eta instalazioen kudeaketarekin eta ekoizpenaren fidagarritasunarekin zerikusia duten profesionalak elkartu zituen. Horri esker, lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten mantentze-lan aurreratuaren arloko azken berrikuntzak.

Lubrication Management - IK4-TEKNIKERek stand bat eduki zuen, 2. pabilioiko E-28 standa. Bertan, besteren artean, olio lubrikatzailearen analisiaren bidezko mantentze-lan igarlean ematen duen zerbitzu osoa erakutsi zuen.

Zentro teknologikoak bere nahiak bete zituen azokan. "Bezeroekin elkartzeko aukera egon da, bai eta denbora-tarte laburrean harremanak egitekoa ere", baieztatu du Jesús Terradillos Lubrication Management – IK4-TEKNIKEReko zerbitzu teknologikoen zuzendariak, eta zera gaineratu du: "genituen merkataritza-xedeak bete ditugu, baina, era berean, mantentze-lanen sektorean egin diren azken garapenak partekatzeko eta ezagutzeko aukera eduki dugu".

Esperientzia oso positiboa izan dela azpimarratu du zentroak, eta ez du bazter utzi azokaren hurrengo edizioan parte hartzeko aukera.