BUELTATU

ALBISTEAK

Metrologiaren dibulgazioa, Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarrean

IK4-TEKNIKERek modu aktiboan hartu du parte Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarrean

IK4-TEKNIKERek beste urte batez hartu du parte Metrologiari buruzko Espainiako 6. Biltzarrean, antolakuntza-batzordeko partaide eta hizlari gisa. Gainera, biltzarraren gaineko balorazio positiboa egin du.

Metrologiari buruzko 6. Biltzarra antolatu zuen Espainiako Metrologia Zentroak, 2017ko ekainaren 7an, 8an eta 9an, San Fernandoko Udalaren (Cadiz) eta Armadaren Behatokiaren laguntzarekin. Bertan, besteren artean, metrologiaren eta neurrira egindako teknologien arloan egin diren azken aurrerapausoak jorratu ziren.

IK4-TEKNIKERek 20 urtetik gora daramatza Espainiako Metrologia Zentroarekin elkarlanean, eta parte hartu zuen biltzarrean; bai antolakuntza-batzordeko partaide gisa, bai 4.0. industriarako metrologiari buruzko hitzaldi bat aurkeztuz. 

Zentro teknologikoak ondo baloratu du aurtengo antolakuntza; izan ere, alde tekniko eta zientifikoenaren aldeko apustua egiteaz gain, zientziaren dibulgazioaren alde ere egin zuen, biltzarraren leloan bertan islatzen zen bezala: "garapenerako neurria, ongizatearen bermea pertsonentzat".

Hain zuzen ere, herritarrei zientzia horrek pertsonen egunerokotasunean duen garrantzia ezagutarazteko jarduerak egin ziren, metrologiaren eremuan etorkizuneko garapen teknologiak garatu ahal izateko behar den masa kritikoa sortze aldera.

Erakusketa teknikoek eta zientifikoek maila altua eduki zuten, arlo horretako elementu teknologikoei, aurrerapenei eta emaitzei dagokienez. Era berean, IK4-TEKNIKERen parte-hartze aktiboak egonkortu egin du metrologiaren arloan duen erreferentziazko tokia. Bereziki, teknologia horiek industrian ezartzeko orduan duen ikuspegi integralagatik nabarmentzen da zentro teknologikoa.