AGENDA | 2018.04.23 – 04.27
IK4-TEKNIKERek Elektrohigadurari buruzko XIX. ISEM biltzarran
2018ko apirilaren 23tik 27ra, “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” ISEM biltzarraren 19. edizioa antolatu dute IK4-TEKNIKERek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Bilboko Bizkaia Aretoan.
Ezohiko fabrikazio-prozesuei dagokienez, mundu-mailako biltzar ospetsuenetakoa da hori. Bada, biltzarraren ikuspegia EDMn (elektrohigaduran) eta ECMn (mekanizazio elektrokimikoan) oinarritutako teknologietan zentratu bada ere, urteak dira beste "ezohiko" prozesu batzuk sartzen dituela (hala nola, ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa, laser-teknologia eta beste prozesu hibrido batzuk), eta, azkenaldian, erreferentziazko biltzar ari da bihurtzen fabrikazio gehigarriaren arloan.
Edizio berriak gai nagusi hauek jorratuko ditu:
- Elektrohigadurazko mekanizazioa (EDM)
- Mekanizazio elektrokimikoa (ECM, ECDM)
- Laser-bala bidezko mekanizazioa (LBM)
- Prozesu kimikoak
- Fabrikazio gehigarria
- Prozesu hibridoak
- Plasma-prozesuak
- Estalketa elektrolitikoa
- Ultrasoinuen bidezko mekanizazioa
- Ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa
IK4-TEKNIKERen parte-hartzea
IK4-TEKNIKERek, biltzarra antolatzeaz gain, hainbat hitzaldirekin hartuko du parte; baita Batzorde Zientifikoan eta Antolakuntza Batzordean ere.
ONA Electroerosión enpresak babesa eman dio biltzarrari. Elektrohigadura-makinak fabrikatzen dituen enpresa garrantzitsuenetako bat da hori mundu-mailan, eta, bestetik, aditua da elektrohigadura-teknologien garapenean.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, sar zaitez ISEM biltzarraren webgune ofizialera.